Joan den egunean, Lehen Hezkuntzako irakasle gisa beharko litzatekeen prestakuntza teknologikoa aipatu genuen. Izan ere, iruditzen zait gaur egunean gizarteak bultzaturiko teknologia berrien "boom"-ari erantzuteko irakasle bat prestatua izan behar dela teknologia maneiatzeko. Gelan, edozein lan egiteko ordenagailua erabil daiteke : word, power point, excel, etb... horrek suposatzen du irakasleak azken programa hauek erabiltzen jakin behar dituela ikasleari irakas dezan. Bestalde, ikastetxeak tresna teknologikoak irakasleen eskura uzten dituenez interesgarritzat jotzen dut hauek ikasleekin erabiltzea hainbat proiektu burutzeko, adibidez antzerki tailer bat bideo kamararekin filmatzea, ondotik ordenagailuan muntaia egiteko eta gurasoei erakusteko.
Horrez gain, gurasoekin harremanetan jartzeko ere eskolako programak erabiltzea erabilgarria deritzot, internetek "instantaneoki" mezuak bidaltzen ahal dituelako, hau da, garai batean paper bat eskuz edo postaz igortzen zelarik, gaur egun email bidez pasarazi daiteke. Hala ere, kontuan hartu behar da teknologia berriak ez direla etxe guzietara iritsi, hots, ikasle guziek ez dute internet, mugikor edo ordenagailurik. Beraz teknologia berrien erabilera orokortu bada ere, kasu zehatz batzuk kontuan hartu behar dira eta trataera berdina eman. Orduan, nire iritziz, teknologia berriak zein paper bidezko elkar trukaketa erabili behar dira.
Ondorioz, teknologia berriek eskaintzen duten errextasunaz baliatu behar gara, beti ere izan dezaketen arriskuak kontuan hartuz eta ikasleak kontziente bilakaraziz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario