2.GAIA: KONPETENTZIA DIGITALA (SEGIDA)


ESKOLA 2.0


IKT-ak dagoeneko ez dira “informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak”. Izan ere, 25 urte baino gehiago dira gure bizitzaren eta kulturaren zati, eta gero eta gehiago eraldatzen dituzte eremu guztiak. Hori dela eta, lan egiteko ongi pasatzeko eta hezteko moduak behin eta berriz aztertu behar izan dituzte adituek.

Nahiz eta IKT hitzak “Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak” esan nahi duen arren, ez dugu soilik aintzat hartzen tresna horiek informazioa transmititzeko eta komunikatzeko duten ahalmena, baita ere, informazioa, datuak eta ezaguera sortzeko elkarrekin eratzeko, adierazteko, pentsatzeko eta moldatzeko ahalmena ere sartzen da izen horren barnean.

Eskola erakunde bat den aldetik, teknologia horiek txertatzeko modu egokia da. Munduko hiritarrak, arduratsuak,autonomoak eta sortzaileak izan daitezen, eta XXI. Mendean izango ditugun erronkekiko konpromisoa ager dezaten. Jokaleku honetan bi aktore nagusi bereizten dira: ikasleak eta irakasleak. Hori dela eta, beharrezkoa da definitzea zer motatako gaitasunak izan behar dituzten bi aktoreek. 


IRAKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA


Irakasleentzako gaitasunen mapa honako ardatz hauen inguruan egituratzen da:
  • LANBIDE ARLOKO GARAPENA ETA KUDEAKETA: Irakasle-lanari lotuta, kudeaketari dagokionez ikasleak izan behar dituen gaitasunak biltzen ditu alderdi honek. Honek, inprimakiak eta kalifikazioak aurkeztea, laguntza-materialak sortzea, etab hartzen ditu barnean. Bestetik, irakaslearen lanbide-hazkuntzari lotutako alderdiak biltzen ditu, baita IKT -etan izan dezakeen laguntza ere, adibidez, kide edo aditu batekin harremanetan jardunez, bere diziplinako berrikuntzak eskuratuz, lineako ikastaroak eginez edo beste irakasleekin elkarrekintzan jardunez.

  • DIDAKTIKA, PEDAGOGIA ETA CURRICULUMA:  irakasleak ikasgelan edo handik kanpo, egiten duen lanari dagozkion gaitasun jakin batzuk biltzen ditu, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan zuzeneko eragina dutenak. Hemen barnean kokatzen ditugu ikaskuntza-esperientzien diseinua eta ebaluazioa, baita esperientzia horiek gauzatzen diren eremuak ere.
  • HERRITARTASUN DIGITALA: Ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometituak izateko, irakasleek izan behar dituzten gaitasunak hartzen ditu alderdi honek barnean. Halaber, ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometituak izan daitezen irakasleak honen eredu izan behar du. Erabilera onargarri honek hainbat alderdi hartzen du eraginpean, hala nola, sotware-lizentziamendua, ziber jazarpena, informazioaren pribatutasuna, jabetza intelektuala, iturrien aipamena, hots, IKT baliabideen erabileraren errespetu etikoarekin eta legea errespetatzearekin zerikusia duen oro.



IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA


Ikasleentzako gaitasun mapa honako ardatz hauen inguruan egituratzen da:
  • TREBETASUN TEKNOLOGIKOA: ikasleak teknologia ulertu eta erabiltzen jakin behar du; hainbat IKT baliabide eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzea, arazo eta egoera desberdinei egokitzen jakitea etb.
  • BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA: atal honetan ikaslearen jarrera ireki eta ikertzailea hartzen dugu kontuan; ikasleak bere aukeretan konfiantza du, eta garbi ditu bere indarrak eta ahuleziak, badaki pertsona eta egoera desberdinetatik ikasten, pertsona edozein adinetakoa edo testuingurua edonolakoa izanda ere.
  • HERRITARTASUN DIGITALA:  Jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea esan nahi du, eskura dagoen informazioa baloratzea eta behar izanez gero, informazio hau egiaztatzea.



Aipatutako hiru ardatz hauek, azpikategorietan banatuta daude. Azpikategoriak horiek guztiek IKT gaitasun orokorrak osatzen dute. Gaitasun orokor horiek, komunak dira hezkuntza-maila guztietan.


KONPETENTZIA DIGITALA: EAEko TESTUINGURUA


Gure gizartean konpetentzia digitala eboluzionatzen ari da, transformazio eta moldaketa garaia, “informazioaren gizartea” deritzon garaian gaude eta. Hezkuntzan ere modu geldiezinean doa aurrera, irakaskuntzari aukera berriak zabalduz. Hezkuntza formala ezin da prozesu horietatik kanpo gelditu; guztiz aurkakoa, haien aliatu bihurtu behar ditu.

Hezkuntzan, baliabide digitalen presentziak eta metodologia interaktiboen erabilerak eztabaida sakona piztu dute. Zenbait ikerketen arabera, onura dakar, ikasleengan modu positiboan eragiten du nahiz eta teknologiaren garapenean oinarritutakoak bakarrik ez izan eraginkorrak. Hala ere, ikerketek ez dute oraindik aurrerapen garrantzitsurik nabaritu gela digitaletan lan egiten duten ikasleen ikaskuntza kognitiboa neurtzeko egiten diren froga estandarizatuen emaitzetan. 
Gaur egungo ikasleek euren bizitzako esparru askotan erabiltzen dituzte IKTak, ez bakarrik eskola-esparruan. Hezkuntzak ere egoera berri horretara moldatu beharra dauka.

Eskolaren ardura da aukera-berdintasuna bermatzea, eta ikasleen dibertsitatea konpetentzia digitalaren garapenerako lehenbiziko erronka. Konpetentzia digitala pisu metodologiko handiko zeharkako oinarrizko konpetentzia bat da, beste oinarrizko konpetentzien sostengu gisa balio duena. Konpetentzia digitala balioztatzea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak eraldatzeko eta ikasleen gainerako oinarrizko konpetentzien garapena hobetzeko eragingarri gisa. Horra hor erronka.


Deskribapena

EAE-ko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumak honela definitzen du:

            “Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakintza bilakatzean datza”.

            INFORMAZIOA ESKURATU, ERALDATU ETA TRASMITITU.

Europar Batasuneko gomendioen arabera konpetentzia digitalak pertsonen etengabeko ikaskuntzan barne hartuko lituzkeen dimentsioak biltzen ditu, hala nola, sormen eta berrikuntzaren testuinguruak, pentsamendu kritikokoaren eta esparru formal, ez-formal zein informaletan parte hartzearena.

Hala ere, 2007an ISTEK (International Society for Technology in Education) 6 dimentsio proposatzen dituzte honen barnean:

·         Sormena eta berrikuntza
·         Komunikazioa eta lankidetza
·         Ikerkuntza eta informazioaren lokalizazio eraginkorra
·         Pentsamendu kritikoa, arazoak konpontzea eta erabakiak hartzea
·         Herritartasun digitala
·         IKTen eragiketak eta kontzeptuak.


 


















Honetan oinarriturik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak IKT Mapak garatu zituen Eskola 2.0 programaren barnean, aurreko 6 dimentsioak 3 taldeetan banatuz:

·         Trebetasun teknologikoa
·         Ikaskuntza – Jakintza
·         Herritartasun digitala


Dimentsio bakoitzak azpi konpetentziak biltzen ditu eta bakoitzari ebaluazio irizpide batzuk dagozkie. Ebaluazio irizpideak ikasleak gai den jakiteko zereginak dira.

1.   Trebetasun teknologikoa
-Gailu eta tresna teknologikoak ulertzea eta erabiltzea
-Inguru digital edo birtualean komunikatzeko eta lankidetzan aritzeko eraginkortasuna landu

2.   Ikaskuntza-jakintza
-Informazioa bilatu eta erabiltzeko estrategia
-lankidetzan aritzeko erabiltzailearekin, ikaskuntza jardueretan, jarrera kritiko, sortzaile eta berritzailea garatzera bideratua.

3.   Herritartasun digitala
-Publikoki autonomía digitala garatzea
-identitate digitala eta pribatasuna ezagutzea           ARRISKUAK  KONTUAN HARTZEA
-Jabetza intelektuala

Dimentsio bakoitza hainbat azpi-konpetentzitan banatzen da:


1.    dimentsioa: Trebetasun teknologikoa

·Gailuen kudeaketa --> gailuak erabiltzen jakitea, elkarren arteko loturak egiteko ezaugarriak konfiguratu eta informazioa kudeatzeko.

·Softwarearen erabilera

·Ikasketa-ingurune digitaletan moldatzea --> ingurune birtualek eskainitako aukera erabiltzea eta arazoei aurre egiten jakitea

·Besteekin komunikatzea IKTen bidez → ikasleekin interakzio bidez jardutea

·Informazioa antolatzea--> informazioa kudeatzeko sistemak erabiltzea: datuak, erreferentziak, helbideak, aplikazioak, lanak, etb…sailkatzeko eta antolatzeko.



2.    dimentsioa: Ikaskuntza – Jakintza

·Informazioa ikerketetan erabiltzea eta tratatzea --> informazioa bilatu, egiaztatu eta fidagarriak zein egokia den ebaluatzea

·Komunikazioa eta lankidetza ezagutzak ikasi eta sortzeko  --> komunikazio eta lankidetza proiektuak garatzea

·Sormena eta berrikuntza IKT baliabideen bidez --> lan eta prozesu berritzaileak garatu ikerketa-teknika aurreratuak eta fenomeno konplexuen simulazioa erabiliz.

·Pentsamendu kritikoa --> ikerketak eta arazoak konpontzeko proiektuak garatzea, pentsamendu kritikoaren arloko gaitasunak batzeko, tresna eta baliabide digital egokiak erabiliz.




3.    dimentsioa: Herritartasun digitala

·Autonomia digitala parte-hartze publikoan --> autonomía digitala erabiltzen jakitea, izan informazio bilaketarako zein zerbitzeak kudeatzeko.

·Identitate digitala eta pribatutasuna sarean --> internetek eragiten dituen arriskuez kontziente izatea eta norbere intimitatearen jabe izatea.

·Jabetza intelektuala --> lan intelektuaren jabetza izatea eta obren autoretza bermatzea.

  




No hay comentarios:

Publicar un comentario