3.GAIA : LANKIDETZA

SOLIDOTIK LIKIDORA: WEB 2.0-KO ALFABETIZAZIO BERRIAK ALDAKETA KULTURALEN AURREAN


      1. KULTURA SOLIDOTIK INFORMAZIO LIKIDORA


Solidoa eta likidoari buruz hitz egitea metafora bat erabiltzea da, IKTen presentziak eragindako aldaketa soziokulturalak ezaugarrituz. Metaforak dio, gaur egungo kultura digitala likidoa dela, ezagutzen eta prestakuntzen ekoizpen ezegonkorra, uneoro aldatzen eta transformatzen ari dena, garatutako ekoizpen kulturalari kontrajarriz, non egonkortasuna gailentzen zen.

Internetak, eta batez ere Web 2.0-ak, XX. mendean zehar sorturiko objektu kulturalak (diskoak, argazkiak, etab.) desagertzen egotea suposatu dute, interneta eta telefono mugikorra bezalako gailuek gure izatea alderdi askotan aldatzen ari diren bitartean (komunikazioan, aisialdian, etab.). Beraz, digitala likidoa da, kultura solidotik desberdintzen dena, hortaz, ikaskuntza eta alfabetizazio ikuspegi eta eredu berriak behar ditu.


       a) WEB 2.0: INFORMAZIO LIKIDOA GURE IZATEAREKIN EGIN DA

Web 2.0-a kulturaren ekoizpen, kontsumo eta hedatzearen 6 dimentsiotan ezaugarritu dezakegu, denak aldi berean eman, gurutzatu eta paraleloki garatzen direnak:


  • Web 2.0-a informazioa biltzen duen biltegi erraldoia da: LIBURUTEGI UNIBETSALA
Gehiegizko datuak informazio asetze edo intoxikazioa dakar, askotan subjektu askori inguratzen dien errealitatea nahasi edo ulertezin moduan ikustera eramaten dioena. Hau da, informazioa lortzeko baliabide eta euskarriak ditugu, baina gehiegizko informazioak hau prozesatzea mugatzen digu, askotan, informazio hori ezagutza bihurtu ezinik. Hau izango litzateke alfabetizazio digitalaren helburu garrantzitsuenetako bat. 


  • Web 2.0-a produktu eta zerbitzuen merkatu digitala da: MUNDU MAILAKO MERKATUA          
Gaur egun, informazioa sektore ekonomiko garrantzitsuen lehengaia da, kapitalismo digitala. Denok ezagutzen ditugun on-line salerosketak, internet bidezko komunikazioa, etab. herrialdeen aberaste estrategiak dira. Enpresa hauek alfabetizatutako langileak behar dituzte, baina bezeroa ere alfabetizatuta egotea oso garrantzitsua da, modu arduratsu batean kontsumitu eta beraien eskubide eta jarduteko erak ezagutzeko.

  • Web 2.0-a zatitutako piezek osaturiko puzzle bat da: LOTURA HIPERTEXTUALA
Web 2.0-ko kultura zatituta dago, hartzaile bakoitza informazioa modu bakanean iritsiz, baina era berean elkarren artean loturik, beraien kontsumo azkarrerako. Horregatik, objektu kultural bakoitza (abesti bat, ohar bat, etab.) egileak ezarri ez duen beste testuinguru batean ulertua izan daiteke, beste esanahi bat sortuz.
Sare sozialetako mezu gehienak motzak eta espontaneoak direnez, alfabetizazioak hizkera ezberdinak erabiltzeko konpetentziak garatu beharko ditu. 

  •  Web 2.0-a komunikazio leku publiko bezala: SARE SOZIALA
Askok  Web 2.0-a sare sozial bezala ikusten dute, uneoro beste erabiltzaile batzuekin kontaktuan egoteko eta informazioa partekatzeko aukera ematen digulako. Hauek komunikaziorako eta aisialdirako erabiltzeaz gain, prestakuntza, irakaskuntza, etab.-erako ere balio dute. Horregatik, alfabetizazioak subjektuak komunitate birtualetan sozializatzeko prestatu behar ditu. 

  • Web 2.0-a handituz doan MULTIMENDIA ETA IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIO adierazleen lurraldea da
 Gaur egun, internet ez da soilik dokumentuak eta testuak dituen ziberespazioa, geroz eta pelikula, irudi, etab. gehiago daude. Hortaz, alfabetizazioak kontsumitzaileen eta igorleen prestakuntza beharrezkotzat du, multimedia formatuan adierazteko eta ikus-entzunezko hizkeran. 


  • Web 2.0-a gizakien bizipenerako ekosistema artifizial bat da: INGURUNE BIRTUAL INTERAKTIBOAK
 Internetek ekosistema artifizial bat sortzeko aukera ematen du, esperientzia sentsorialak edukitzea ahalbidetzen duena. Artifizialki eraikitako mundu hauek zure burua irudikatzen duen pertsonai bat sortzeko aukera emateaz gain, emozio komunikatiboak eta elkarrekintza sozialak bizitzeko aukera ematen digu. Honek alfabetizazio zehatz bat behar du.


Hau  guztia dela eta digitala likidoa dela esan dezakegu, beraz, XXI. mendeko   herritarrek alfabetizazio berriak behar dituzte, ziberespazioko subjektu autonomo, kritiko eta kultua izateko.


       2. ALFABETIZAZIO BERRIAK WEB 2.0-KO KULTURAREN HERRITARRENTZAT


Bideokonferentziak, internet edo telefono mugikorren bidez idatzitako mezu edo korreoak, etab., paperezko dokumentuen bidezko idatzi eta irakurtzeko komunikaziotik asko ezberdintzen dira. Beraz, herritarren prestakuntza demokratikorako ikuspegia eta ikuspegi askatzailea kontuan hartzen dituen kultura digitalerako alfabetizazioaren teoria prestatu nahi dute.


Argi dago teknologia digitaleko alfabetizazioa hardwarea eta softwarea maneiatzen jakitea baina prozesu konplexuagoa dela, datu eta informazioaren bilaketa, analisi, hautaketa eta komunikazioarekin lotura daukaten konpetentziak bildu behar dituztela, informazioa ezagutza bihurtzeko.


KULTURA DIGITALAREN ALFABETIZAZIOAK DAKARTZAN KONPETENTZIAK:


  • Konpetentzia instrumentala: Hardwarearen (informatikako gailu ezberdinak muntatu, instalatu eta erabiltzen jakitea) eta softwarearen (aplikazioak, internetako nabigatzaileak, etab.) erabilerarako gaitasuna.
  •  Konpetentzia kognitibo-intelektuala: Informazioa erabiltzen jakitea, informazioa lortzeko, esanahia emateko, kritikoki aztertzeko eta pertsonalki berreraikitzeko.

  • Giza komunikazioaren konpetentzia: Testu mota ezberdinak (ikus-entzunezkoak, hipertextualak, etab.) sortu eta zabaltzeko eta teknologien bitartez subjektu ezberdinekin komunikatzeko gaitasuna. Gainera, jarrera arau batzuk lortu eta garatzearekin dator.
  • Konpetentzia axiologiakoa: IKT-ak gizarte ikuspuntutik neutralak ez direla kontuan hartzea, testuinguru politiko eta kulturalak eragiten duela. Hortaz aparte, balio etiko eta demokratikoak eskuratzea, IKT-en gizarte erabilerak negatiboak izan ez daitezen.
  •  Konpetentzia emozionala: Testuinguru digitalak (sare sozialen bidezko komunikazioa, bideo-jokoak, etab.) eragindako emozioak biltzen ditu. Beraz, dimentsio honen alfabetizazioak emozioen kontrolaren ikaskuntzan eta enpatiaren garapenean lan egin beharko luke.


       3. ONDORIOA

Laburbilduz, alfabetizazioa software sozialeko tresnak (blogak, sareak, etab.) erabiltzen jakitea baina konplexuagoa da, autonomoa, kultu eta demokratikoa den identitate digital bat sortzen lagundu behar du. Hezkuntza formalak (adb.: eskola) eta informalak (adb.: liburutegia) teknologia erabiltzeko aukera berdintasunez eskaintzeaz gain, herritarrak prestatu edo alfabetizatu beharko lituzke subjektu kultu, arduratsu eta kritikoak izan daitezen. 





WEB 2.0. SAREKO HEZITZAILEAK


Teknologiak etengabe aldatzeko eta eguneratzeko gaitasuna dauka. Azken urteotan izandako aldaketak, gizartearen eta kulturaren ohiturak aldatu ditu, adibidez, telefono mugikorrak eta interneten bitartez. 


Internetek berarekin batera bere hiztegi eta web mota berri baten erabiltzaileak dakartza, Web2.0 deritzona, eta ireki eta parte hartzaileagoa dena.


  1. WEB 2.0
Web 2.0 adierazpenaren egiletasuna Tim O´Relly eta  Dale Doughtery-ri  egozten zaie, teknologiaren eztanda eta momentu horretan sareak bizi zuen egoera aztertzen zuten bitartean sorturikoa. Beraien ustetan sarea inoiz baino garrantzitsuagoa zen, eta ez askorentzat bezala marketin edo modaren ondorio.

Beraz, Web 2.0-a sare tradizionalari kontrajartzen zaion kontzeptua da, ez produktua. Beste era batera esanda, Interneten erabilera berriekin loturiko diseinua, zeina modu pertsonalago, parte hartzaileago eta kolaboratzaileago batean ematen den. Aurreko sarea, hau da, Web 1.0.a ezaugarritzen duten bereizgarriak ondorengoak dira:

  • Web orrialde estatikoak, edukien berritze gutxirekin

  • Elkar eragin gutxiko edukiak

  •  Web orrialdeak sortu eta mantentzeko zailtasuna, modu honetan gutxi batzuk besterik ezingo dute Interneta editatu.
 Interneteko toki asko komunikazio sareen ezaugarriak hartzen hasi dira, horrela “irakurketa sare” batetik “irakurketa eta idazketa sarea” sortuz. Hau da, denborarekin edukiak irakurtzeaz gain hauek idatzi ditzakegu, horrela informazio gehiagorekin kontaktuan jarriz eta Web 1.0ren paradigma aldatuz.

Beraz, esan bezala, sarea aldatzen ari da, informazioa hedatzeko eta kontsumitzeko bitartekaria izatetik, ezagutzak sortu, hedatu, birnahasi, berrerabili, etab. egiten duen plataforman bihurtuz.


2.       WEB 2.0-AREN EZAUGARRIAK

       2.1.  Web-a plataforma moduan

  • Web 2.0a laneko plataforma da, bere aplikazioak feedback zuzena eskaintzen digute, interaktiboak izanik. Hortaz aparte, hurrengo ezaugarriak eduki behar ditu:
  •  Web 2.0 aplikazioak dinamikoak izan behar dute, non edukia automatikoki eguneratzen den.
  •  Web 2.0 aplikazioak elkarlanekoak izan behar dira, informazioa iturri ezberdinetatik jasotzeko gai. Hori erabiltzaileak zuzenean sortutako informazioa gehituz, pertsona ezberdinen arteko interakzioa onartuz.
  •  Web 2.0 aplikazioak errazak izan behar dira.


      2.2.  Programazioa eta osaera arindu


Web 2.0a ez da teknologien azkeneko garapen edo programazioan oinarritzen, jadanik existitzen diren teknologiak biltzen ditu, lana gidatzen duen jarrera berriarekin erlazionatzen den “Aha!” batez lagunduta. Hau Garret-engatik jarri zen ikusgai 2005. urtean, “Ajax: A New Approach to Web Applications” deiturikoa, zeina aplikazio interaktiboak sortzeko sareen garapenerako teknika bat den. Hauek erabiltzaileen nabigatzailean burutzen dira, zerbitzaileekiko komunikazioa bigarren mailako plano batean utziz. Horrela, orrialdean aldaketak egiteko aukera emanez, honen elkarlana, azkartasuna eta erraztasuna handituz.  

Web 2.0ren eraikitze etapa garrantzitsuenetako bat etiketatze edo markatzaileenganako trantsizioa da, zeinak ezarritako edukiak zehaztasunez deskribatzen dituzten. Hauen bidez, diseinatzaileek estilo ezberdinak ezartzen dizkiete web orrialdeei. Beraz, honek informatika espezialistak ez garenoi edukiak eta diseinuak banatzeko aukera ematen dugu. 

Pentsamolde aldaketa honen joera garrantzitsuenetako bat softwarea diseinatu eta sortzeko era da. Helburua aplikazioen datuak trukatzean datza, adibidez, You tubeko bideo bat blogean txertatzea. Interoperabilitatea, beraz, estandar irekiak eskuratzearekin lortzen da (adb.: Windows), horrela erabiltzaileari aplikazio guztien artean interoperizatzeko aukera emanez. 


Hau guztiak gailu bakar batera mugaturiko softwarearen bukaera argi uzten digu, ordenagailua ez baita interneteko aplikazioetara jotzeko gailu bakarra, gaur egun, gailu mugikorrek dituzten aplikazioak baitaude. 


      2.3.  Softwarea zerbitzu moduan 


Web 2.0a zerbitzuen sarea da, non nabigatzaile bat nahikoa den sartzeko. Honen barruan 2 fenomeno ezberdin aurkitu ditzakegu:

  •   Google dokumentuak eta kalkulu orriak bezalako aplikazioek, web orrialde batean kalkulu orrialdeak eta testu dokumentuak sortzeko aukera ematen digute. Horrela dokumentua beste pertsona batzuekin, modu erraz batean elkar banatu eta hauek edozein ordenagailutik eskuratzeko aukera emanez.
  •   Erabiltzaileak sorturiko edukiak biltzen dituzten lekuak, hauek beraien argazkiak, bideoak, etab. utzi ditzakete.
Horrela, e-Consultant-eko web orrialdean ikus dezakegun moduan 50 maila ezberdinetan (blog zerbitzuak, bideo zerbitzuak, etab.) bana daitezkeen Web 2.0ko 1.200 aplikazio baino gehiago daude. 


Hauek dohaineko aplikazioak dira, korreo elektronikoaren bidez identifikatuz zerbitzuan alta emateko eta aplikazioan espazio pertsonala edukitzeko aukera ematen digutenak, zerbitzu bereko beste erabiltzaile batzuekin elkarlana aritzeko aukerak erraztuz.

Zerbitzu eta aplikazioan arteko interoperabilitatea eskatzen duenez, erabiltzaileari mesede egiten dio.


     2.4.  Taldeko adimenaz baliatzea


Google-ek bilaketaren emaitzak lista batean ezartzen ditu, eskaintzen dizkigun orrialdeak aipatzen dituzten kanpoko linkak kontuan hartuz. Beste erabiltzaile askok orrialde zehatz batzuetara linkak egin badituzte, web orrialde horiek baliotsuak izateko aukera asko dituzte. Honen adibide moduan Wikipedia aipatu dezakegu, jendearen ekarpenengatik etengabe sortu eta eguneratzen den onlineko entziklopedia.   


    2.5.  Denok argitaratu dezakegu: erabiltzailea protagonista moduan
 

Interneten edukiak sortzeko mugak desegin dira (adb.: blogak). Autore askok aldaketa honi “irakurketa sare”tik “irakurketa eta idazkera sare”ko trantsizio deitu diote. Hau aurrera eramateko, tresna teknologiko indartsu eta maneiatzeko errazak behar ditugu, horrela, gaur egun, ahalegin eta ezagutza teknikarik gabe interneten publikatzeko aukera dugu. Adibidez: blog, wiki, argazki, bideo eta podcasts-ak.


    2.6.  Edukien kudeaketa 


Web 2.0ak norberak edukiak sortzeko erraztasuna ematen digu, horrela informazio askorekin kontaktuan jarriz. Baina, informazio guzti hori kudeatzeko tresna batzuk behar ditugu, zeinak interesatzen zaizkigun edukietara iristeko  edo informazioa klasifikatzeko modua edo hauek hedatu eta konektatzeko erak aldatzen dituztenak. Horrelako tresnak edukiz gero, jendea prest egongo litzateke edukiak sortu, hedatu eta klasifikatzeko.


Beraz, gaur egungo errealitatea eta paradigma honi boterea ematen dioena interkonektibitatea eta interkeintzak dira, “post”ak, hau da, mezu txikia, artikuluak, mikroezgutzak, dozenaka domeinuen bitartez banatu daitezkeenak, eta ez orrialdeak.


Hortaz aparte, loturak internet bidezko komunikazio idatzian ezarritako ideiak eta testuak argitu eta aberasteko funtzioa duten. Irakurleak blogetako testuak irakurtzerako orduan bizipen aberasgarri bat izan dezan, kontextualizazio tresnak erabiltzen ditugu, argazkiak, bideoak, etab.


De Vicentek  (2005) esan zuen bezala: “Datuen kantitatea hain handia izaten hasi da, non ez duten ezertarako balio, hauei maila eta esanahi bat ematen dieten beste batzuk ez badituzte. Erabiltzaileei informazioa elkarlanean sailkatzeko tresnak egokitzearen estrategiari FOLKOSONOMIA deritzo, eta ezagunenak tags eta etiketak.


Horregatik, sarea kudeatzeko modu berri honetan folkosomiak eta markatzaile sozialak beharrezko tresnak dira. Markatzaile sozialen sistema batean, erabilgarriak kontsideratzen dituzten internetako baliabideak gordetzen dituzte etiketa edo tag-en bitartez antolatzen dugun lista batean, publikoki edo pribatuki sartzeko aukera ematen duena. 


Baliabide hauei folksomia deitzen diegu eta etiketen bitartez, erabiltzaileen interesen araberako  mailetan antolaturik daude.



Etiketen oinarrizko bi funtzioak ondorengoak dira:

  • Bakoitzaren informazioa antolatzea: Orrialde horretan gehien eta gutxien erabilitako gaien inguruko informazioa ematen digu. Horrela, neurri handiena dutenak blog horretan erabilienak izan direla adieraziz.
  •  Beste erabiltzaile batzuk sorturiko eta interesgarria iruditzen zaigun informazioa antolatzea: Hau egiteko markatzaile sozial bezala ezaguturiko tresnak daude,adibidez, Delicious esploratzailearen “favoritos” aukera ordezkatzen duena. Hau ordenagailu ezberdinetatik kontsultatu eta partekatu daiteke.
“Beraz, honen filosofia erraza da eta ondorengo esaldian labur genezake: informazioak hartzailea bilatzen du, ez da hartzailea informazioaren bila doana”. Serrano, Román y Cabero (2005).


      3.Sareko hezitzaileak
 
Egunetik egunera, web 2.0ak sarean daukan eragina handituz doa. Mugimendu hau osatzen duten ideia, prozedura eta ezaugarrietatik, hezkuntzaren ikuspuntutik interesgarriena ondorengoa da: Interneten publikatzeko aukeraren demokratizazioa, hau da, Internet irakurketarako tokia izatetik, irakurketa eta idazkerarako tokira izatera pasatzearen aldaketa. 


Hau ikusirik, esan dezakegu, web 2.0ak hezkuntzari egindako ekarpenak ondorengoak direla:


1. Edukien ekoizpen indibiduala; hau da, irakasle eta ikasleei ezagutzen sortzaile aktiboen rola sustatzea

2. Komunitatearen boterea aprobetxatzea: ezagutzak partekatuz, beste erabiltzaile batzuekin eta batzuetaz ikastea

3. Web 2.0 zerbitzuen arkitektura parte hartzailearen aprobetxamendua

4. Ezagutza teknikon beharrik gabe tresna errazen erabilera

5.Irekitzea: estandar irekiekin lan egitea. Software librearen eta eduki irekien erabilera eta datuak birnahastu

6. Sare efektua. Lan indibidualetik berdinen arteko kooperaziora

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario