Portfolioa

Ttikitan, ene panpinak lerroan ezartzen nituen eta andereñotzat hartzen nuen ene burua, ikastolan egin nuen errepikatuz. Gaur egun ordea, Lehen Hezkuntzako ikasketak hasi ditut Donostiako irakasleen eskolan ; ametsa errealitate bilakatuko ote da? Agian egun batez, ikasgela bateko ate gainean "Lehen maila-Oihana" kartel bat agertuko da. Lapurtarra naiz eta Oihana izena dut. 

Aurten, Informazio eta Komunikazio Teknologiak -IKT- deituriko ikasgaia lantzen hasi dugu. Egia erran, informatika manipulatzea beti maitatu dut nahiz eta biziki trebea ez izan. Lehen klasean, informatika munduan murgiltzeko bakoitzak blog bat egin genuen, bertan, gure lan zein hausnarketak idatziz.  Daniel Losadak halako galdera bota zigun "Zer prestakuntza teknologiko behar du LH-ko irakasle batek?", taldeka hausnartu ondoren gure iritzi propioa idazteko denbora utzi zigun. 

Gai hunen harira, Konpetentzia Digitalak gaiari hasiera eman genion, zer dira konpetentzia digitalak? Nola landu daitezke ikasgelan? Irakurgai batzuk irakurri ondoren, gure ustez hezkuntzan duen islada mintzagai izan genuen.  

Azkenik, gaia borobiltzeko bakoitzak teknografia bat egin genuen hasierako galderari erantzuteko asmoz. Beti ere, kritikotasun pundu batetik, hau da, zein puntura arte erabili behar dira teknologiak ikasgelan? Eta bereziki, irakasleak nola erabili behar ditu? Beste taldeko teknografiak begiratzeko eta ebaluatzeko, puzzle teknika erabili ostean, azken honen bizipena idatziz kondatu genuen, taldeka.

Hurrengo gaia, Lankidetza, Web 2.0 eta Hezkuntza izan zen, taldeka irakurgaiak banatu ziren baina gure kazetari lanetan ibiltzea tokatu zitzaigun. Orduan, taldekideek aurkezpenak egiten ari zirelarik gu argazkiak ateratzen ibili ginen baita bideoak grabatzen ere. Ondotik, argazki nahiz bideoekin, narrazio moduan bideo muntaketa bat egin genuen movie maker programa manipulatuz. Hurrengo saioan, denek elkarrekin prezi bat sortu genuen. 

Lehen saio teorikoak, Josemirekin hasi genituen areto nagusian. Hasteko, Irakasleriaren konpetentzia digitala hezkuntza sisteman inguruko hitzaldi bat ukan genuen, Ordiziako Berritzeguneko Jose Mari de Juanen eskutik. Horrez gain, zelatatzaile eta zelatatuei buruzko eztabaida bat bideratu zuen Josemik hainbat bideo ikusi ondoren. Bideoak interesgarriak izan ziren. Bukatzeko, beste ariketa mota bat proposatu zigun : konektaturik egon gabe bizi ahal gaitezke? galdera honi erantzunez, argazki elkarrizketa bat egitea. Banaka egin eta gero, taldeko argazki elkarrizketa egin genuen eta guk, bideo bitartez aurkeztu dugu. 

Saio praktikoetara berriz, Aingeru iritsi zen eta berarekin Web 2.0ren inguruko aplikazio batzuk aurkeztu genituen eta hauen 3 adibide blogera igo : youtubeko kantu bat, QR kode bat eta panoramiotik ateratako argazki bat. Hau egin ondoren, beste jarduera bati ekin genion : nola diseinatu praktika on bat? Taldeka bildu ginen eta horre inguruan hausnartzen hasi ginen praktiketatik itzultzean lana burutzeko gisan. 

Azken saio teorikoa, zelatatzaile eta zelatatuen ingurukoa izan zen. Lehenik, Aingeruk, Panoptikoaren kartzela eta honek internet-rekin duen lotura, analogia, azaldu zigun, ondotik, zelatatzaileak eta zelatatuak zerrendatu genituen, geroago bideo batzuk erakutsi zizkigun eta bukatzeko sare sozialek barneratzen duten informazio guziaz jabearazi gintuen, netvizz programa erabiliz.. Hau guztia, sarrera honetan bildu dugu.

Ondorioz, teknologiak hezkuntzan hartu duen garrantziaz ohartu naiz baita irakasleak behar duen formakuntzaz ere IKT ak erabiltzeko momentuan. Egia da, ikasleekin lanak egiteko aberasgarria izan daitekeela arriskuez jabe bagara. Hau da, zer puntura arte IKTak erabili? Zer erabilera eman ikasleekin? Beraz, irakasle bakoitza kontziente izan beharko da burutzen duen lanaz. 
 




Bestalde, oinarrizko baliabideen laburpenak egin ditugu Raquel Muñoz, Ane Olmedillo eta hiruron artean, baita baliabide osagarriena ere Leire Martin, Raquel Muñoz, Amaia Ruiz, Miren Paulerena eta boston artean. 

Hemen dituzue ene taldekideen blogak :Leire Martin, Raquel Muñoz, Amaia Ruiz eta Miren Paulerena

No hay comentarios:

Publicar un comentario