sábado, 26 de diciembre de 2015

13. IRAKASLIAREN KONPETENTZIA DIGITALA HEZKUNTZA SISTEMAN: HITZALDIAREN LABURPENA



Teknologia berriak garatzen doazen heinean, gizarteko eragileek ere egokitu behar dute, hauen erabilpena kontrolatzeko. Izan ere, azken urteotan hezkuntza sistema eraldatzen hasi da geroz eta teknologia gehiago sartu baitira : ordenagailuak, proiektoreak, argazki kamarak, arbel digitalak, etb…

2000.urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko eskoletan, Hezkuntza sailak PREMIA I plana diseinatu zuen, hots, hezkuntza esparruan Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) bultzatzeko ekintza. 3 urteetan zehar, ikastetxe publiko guzietara iritsi zen azpi egitura gisa, hau da,  ikastetxean oinarrizko sare lokala instalatzea, hornidura informatikoa bermatzea, konexio azkarra zirutatzea eta baliabide zaharkituak berriztea.

2005-2007 urteetan berriz, PREMIA II plana bultzatu zen, beste atal batzuk jorratuz, hauek izanki
ikastetxeetako sare lokala gela arruntetara zabaltzea, ekipamendu informatiko berria eskeintzea, beti ere konektibitatea hobetuz eta zerbitzuak plazaratuz.


2008tik aurrera, PREMIA III plana aurrera eraman zuten, teknologiei egokituz eta hezkuntza sistema digitalki hobetzeko nahian. Atalak garatu dituzte ordea, izan ere, oinarrizko hornidura informatikoa eredu bilakarazi nahi dute, baliabideak berrituz. Irakasle zein ikastetxeentzat aplikazio eta posta elektronikoak (hezkuntza.net) sortzea, laguntza zerbitzuak eskeiniz. 

 


Baina, 2010-2013tik landa, xede berri bat planteatu zen, hau ESKOLA 2.0 deiturikoa. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz. Honek helburu desberdinak uztartzen ditu, hala-nola, ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea, irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea, ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea, eten digitala murriztea, lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea eta Heziketa Kalitatea Hobetzea. Horren harira,  Sare Hezkuntza Gelan proiektua sortu zen baliabide digitalak gelan erabiltzeko, irakasliaren prestakuntza baliabideak gelan erabiltzeko edota sortzeko eta material berriei usatzeko asmoz.

Horrek denak, irakaslegoaren formakuntza aurreikusten du eta kostu bat duenez diru laguntzak eskeiniak dira hain zuzen, irakaslearia formatzeko zein baliabideen sormenarako.

Bestalde, IKT heldutasun eredua proiektua diseinatu zen ikastetxeak zer maila duen jakin dezan, hau da, hiru maila desberdintzen dira eta aldez aurretik aurreko maila duela egiaztatu gabe zirutagiri bat eska dezake EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko eta itunpekoek. Autoebaluazio bat egin ondoren auditorio batek maila egokitzen eta erabakitzen du.
Ildo horri jarraikiz, EAEn Hezkuntza Berrikuntza eta Formakuntzan laguntzeko zentroak, hots, berritzeguneak plantan ezarri dira 3 lurraldeetan zehar. Azken hauek, irakaslegoa formatu, prestatu zein ikastetxeak aholkatzeko prestatuak dira.

Hezkuntza sailak, ikasleak informatika arloan gaitasun digitala, hau da, informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea, komunikatzea eta informazio hori jakite bilakatzea, garatzea du helburu. Derrigorrezko hezkuntza bukatzen dutenean ikasle guztiek Ikasteko Ingurune Pertsonala (PLE) izan beharko lukete.