3.GAIA: LANKIDETZA (SEGIDA 1)


WEB 2.0 ESZENAN 

1.    SARRERA
Gaur egun biziki ezagunak diren www siglek informazioa eta ezagutza elkarbanatzea ahalbidetzen duten tresnak dira. Begi bistakoa da, WEB 2.0ren garapenak informatika maila igo duela, lankidetza  eta zibernauten arteko harremanean. Honek, online-eko parte hartzea ahalbidetzen du, non erabiltzaileak laguntzeko aplikazioak erabiltzen ahal dituen espazio birtualetatik nabegatzeko eta behar dutena topatzeko: audioak, bideoak, animazioak, irudiak, sare sozialak, etb. 
“Zergatik hain popularrak dira lan tresna horiek? Nola lortzen dute gaur egungo arrakasta?” Erantzuna haien erabileran, egiten uzten duenan, aurkitzen da. Gutti erabiltzen dakien bat, informaziora heltzeko, aukeratzeko et antolatzeko gai da bere interesen arabera, baita edukiak publikatzeko ere, beti ere, zentzu bat emanez.

2.    WEB 2.0ren HISTORIA LABURRA
1999an, DiNucci-k WEB 2.0 hitza sortu zuen. Azken honek, baieztatu zuen gaur egun ezagutzen dugun web-a nabigatzaile bateko pantailan dena da, gehienetan pantaila estatiko multzo bat, soilik etorkizunean etorriko den web-aren “enbrioia”. Informazio eta ezagutzaren garraiotzat jotzen da, zeinaren elkarregile den. Hala ere, MediaLive enpresak WEB 2.0ri buruzko lehen konferentzia eman zuenetik 2005ean, kontzeptua ezaguna bilakatu da. Bertan, web-a plataforma gisa deginitu zuen Battelle y O’Reilly-k, non zerbitzuak eta aplikazioak online ibiltzen diren; horrek programen deskargatzea eta instalazioa suposatzen du erabiltzaileen partetik (Office adibidez). Bestalde, 1.0 eta 2.0 aplikazioen artean desberdinak aurki ditzazkegu, adibidez Netscape eta Google. Netscapte enpresak lehen nabigatzaileak garatu zituen: Netscapte Navigator, idazteko aplikazio bat zen. Google-ek aldiz, ez zuen produktu bat garatu, baizik eta zerbitzu bat non datuak bilatzen ahal ziren. Laburbilduz, web 2.0 zibernautei nehoiz ezagutu ez den eskala batean kolaboratzea eta harremantzea ahalbidetzen duen komunitatea da.

3.    WEBaren EZAUGARRIAK
  •   Bistaratze ereduak
Web 1.0-n hitz gakoa nabigatzailea zen, WEB 2.0-n RSS irakurlea (lector RRS). Azken honen alde ona, gure ordez informazioa bilatu eta sailkatzen duela da, nabigatzaileak erabiltzailearen akzioa behar duelarik. Informaziorako sarbide berri hori “Sindicación de Contenidos” deitzen da. Hau da, edukien banaketa masiboa da, feed artxiboari esker burutzen dena. 

  •  Editoreak
Informazioak atzituz gain, erabiltzaileak blogak idazten, argazkiak ateratzen, bideoak grabatzen ditu, elkarbanatuz, komentatuz eta sailkatuz. Web 1.0-n editoreak “webmasters”-ak dira eta web 2.0-n erabiltze guziak izan daitezke. Gizabanakoen parte hartze aktiboak sarean diren zerbitzu berri guziak ondorioztatzen ditu, horien arte software soziala.
  • Arkitektura
“Web zerbitzuek” erabiltzaileari Internet bitartez aplikazio batera iristea ahalbidetzen dute. Aplikazioak arrakastatsuak dira nabigatzailearen praktikoaren arabera, baina bereziki errextasunaren arabera, hau da, ordenagailuetan software-ik ez deskargatu behar izanaz. Urririk diren aplikazioak (webmails, weblogs, lineako dendak, etb) “plataforma gisako web-ak” izendatzen dira, eta edozeinek erabiltzen ahal ditu.
  •   Protagonistak
Web 2.0-n erabiltzaile guziak protagonistak dira, edukiak elkarbanatzen eta sortzen ahal dituzte, web 1.0-n, ezagutza handiko gizabanakoak zirelarik. Horrek suposatzen du erabiltzea protagonista delarik sarean eragina izango duela.
  •   Egoera
Web 1.0-n egoera estatikoa zen, aldiz web 2.0-n dinamikoa. Web dinamikoak antolatuak eta zerbitzu aplikazioetan oinarrituak dira, erabiltzaileari komunikazio funtzio ireki bat eskeinirik. Modu horretan, erabiltzaileak lan tresna berriak ditu Internet erabiltzerakoan, non testuak, irudiak, bideoak, soinuak, era desberdin askotara interkonektatuak diren, kontu berdin batekin kudeatu daitezkeen. Ondorioz, anitzez errezagoa da web kontsumitzaile zein sortzaile bilakatzea.
  •  Edukiaren unitate minimoa
Web 1.0-n, eduki unitate minimoa web orrialdea zen non administratzaileak soilik kudeatzen ahal zuen. Web 2.0-n aldiz, eduki unitate minimoa artikulua, post, edo mezua da, erabiltzaileak eduki bat aldatzen duen aldi oro, komentario, iritzi edo mezu bat idatziz, edukia lekuz aldatzen ari da. Gaur egun gehien erabilia den baliabide bat da online komunikazioa.
  •  Erak
Era aipatzen dugularik, editatzeko eta publikatzeko moduaz ari gara. Web 1.0-n modua idazketa zen baina web 2.0-n elkarbanatutako idazketa: edozein erabiltzailek edozer alda, sortu, garatu, zuzendu, hobetu dezake. Adibidez Wikipedia. 

            Web 2.0-n aurkitzen diren lankidetza erak:

§  Zeharreko lankidetza: hemen lankidetza zeharkakoa da, adibidez, Google Page Ranken erabiltzaile bakoitzak klik bat egiten duen aldi oro leku bisitatuenen algoritmo bat sortzen da, helburu pertsonalik ukan gabe.

§  Lankidetza instrumentala: erabakitako jarduera batean datza zeinak finkatutako helburu  bat duen, adibidez, informazioa bilatu eta aurkitzea bezala. Adibide on bat Wiki baten sortzea da, baina parte hartzaileak argi ukan behar du zein den bere rol eta lana.

§  Lankidetzarako/ren helburu eta baliabideak: hemen lankidetzak jardueraren bukaerari egiten dio erreferentzia. Sare sozialak kasu argienak dira. Beraz, ezagutza elkarbanatuko da, “kapital soziala”sortu arte: erabiltzaileen arteko lankidetzaren etekinak.

  • Web 2.0ren funtzionamendu teknikoa

Web 2.0-k 3 elementu tekniko batzen ditu: bezero-zerbitzari software-aren gaitasuna, edukien batzea eta sarearen protokoloak. Bestalde, nabigatzaileek pug-ins edo formatu ezberdinak “jasateko” luzapen (extensiones) egokiak behar dituzte, ezaugarri teknikoez gain (adibidez youtubek flash player behar du funtzionatzeko edo educativa jclic programak java). Horrez gain, web 2.0-k edukiak sortzeko, mantentzeko eta hedatzeko baliabideak eskeini behar ditu. 

Elementu tekniko esanguratsuenak hauek dira: bilaketak, estekak, egiletasuna, etiketak, luzapenak (extensiones), alertak.
Web 2.0 funtzionamendua honako arkituran oinarritzen da:
  • Informazioaren eskuragarritasuna: erabiltzaile guzien eskura izan behar du informazioak, horretarako, errexki nabigagarriak diren inguruak garatuko dira.
  •  Pertsonalizazioa: erabiltzaileak guneak eskuragarri izan behar ditu bere behar eta lehentasunen arabera.
  • Moldakortasuna: edozein nabigatzaile, berria izan arren, eskuragarria izan behar da formatua edozein izanik ere.
  • Multimedia teknologia
  • Lankidetza: lan kooperatzailea egiteko lan tresnak eskeintzea, baita informazioa nahiz ezagutza trukatzeko ere.
  •  Web 3.0runtz?


Web 3.0ren ezaugarrien keinuak:
  •  Zabaltze-bateragarritasuna: sistemen bateragarritasuna eginen litzaioke erreferentzia, hau da, protokoloen, datuen formatuen, softwarak eta lan tresna berrien garapenaren plataformak batuz.
  •  Interoperabilitatea”: bateragarria izan zedin, aplikazioak edozein diapositibotan (ordenagailu, mugikor, Ipad, Tablet, etb.) ibiltzea beharrezkoa da. Hala ere, Web 2.0-n facebook edo twitter bezalako aplikazioek edozein diapositibotan funtzionatzen dute.
  •  WEB 3D: web 3.0a hiru dimentsioko eredu batetik bistaratuko da, Second Life estiloko zerbitzuen garapenen bitartez. Horrek, erabiltzaileei sortutako mundo birtuala exploratzea, harreman sozialak eraikitzea eta jarduera desberdinetan parte hartzea ahalbidetuko du.
  • Informazioaren kontrola: erabiltzaileei lagunduko lioke informazioa bilatzeko eta aurkitzeko momentuan zehatzago izaten.
  • Web semantika: edukiei erranahi gehitzean datza, metadatuen formatuan (edukia, erranahia eta datuen harremana deskribatzen duena), sarean den informazioa hobeto ulertua izan dadin.




No hay comentarios:

Publicar un comentario