miércoles, 23 de septiembre de 2015

5. PUZZLE TEKNIKAREN BIZIPENA

Gaurko saioan aurretik prestatutako teknografiak aurkeztu behar genituen. Hasiera batean, ikaskide bakoitzak bere bideoa aurkeztea pentsatzen zen, baina teknikaz aldatzeko irakasleak Puzzle teknika erabiltzea proposatu du. 

Hemen, taldeka bildu eta taldekide bakoitzak besteei bere bideoa erakutsi die, taldekideak ados jarriz egokiena iruditu zaigun bideoa aukeratu dugu. Gure taldean behintzat horretarako zailtasunik ez dugu eduki, adostasun batera erraz iritsi baikara. 

Ondoren, aukeratutako bideoaren egilea taldez talde pasa da beste taldeetako ikaskideei bere teknografia erakustera, eta modu berean egin dute talde guztiek. Beste taldekide guztiak beraien tokian gelditu behar ziren besteen bideoak baloratzeko. Hasiera batean, egoera espero zen moduan hasi da baina gero talde gehienetako kideak altxatzen joan dira besteen bideoak begiratzera. 

Laburbilduz, teknika hau ongi kontrolatzen bada oso erabilgarria izan daikeela uste dugu, horrela ikaskide guztiak besteen lanetaz jabetu eta hauek baloratzeko aukera daukate. 




4. TEKNOGRAFIA

Zer prestakuntza teknologiko behar du lehen hezkuntzako irakasle batek? Galdera honi erantzuten saiatu naiz teknografia baten bitartez, hots, irudiak erabiliz. Hala ere, zer puntura arte erabili behar den teknologia hausnartzekoa da ; pantailek irakasleak ordezkatuko ote dituzte?
Irakasleen prestakuntza teknologikoa on PhotoPeach


miércoles, 16 de septiembre de 2015

3. KONPETENTZIA DIGITALAK : IRAKURGAIEN HAUSNARKETA

Gaurko klasean kopetentzia digitalei buruzko aurkezpenak entzun ondoren, ohartu gara IKTek funtzio garrantzitsu bat jokatzen dutela gaur egungo hezkuntzan. Izan ere, gizartearen eraldaketak direla eta, irakasleak zein ikasleak teknologia berriei egokitu behar dira esparru desberdinetan. Horretarako, irakasleei formakuntza saioak eta eskolei baliabideak (ordenagailuak, internet, proiektorea, etb...) eskeini behar zaizkie. Horren harira, Eusko Jaurlaritzako hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailak eskola 2.0. programak garatu zituen, horrekin batera konpetentzia digitaleko dimentsioak 3 taldeetan banatuz, hau da, trebetasun teknologikoa, ikaskuntza-jakintza eta herritartasun digitala.

Gure ustez, hezkuntza gizartearen islada denez IKTak ezinbestekotzat bilakatu dira baina horretarako eskolaren ardura da aukera-berdintasuna bermatzea.


lunes, 14 de septiembre de 2015

2. KONPETENTZIA DIGITALA

Ikus-entzunezko konpetentzia
     Filmen garrantzia
     Sexismoa jokoetan
     Produktuen publizitatea
Konpetentzia teknologikoa
     Tresnen erabilera
IKT tresnak
     Gaur egungo arriskuak
     Tresnak
Hiritar digitala
     Haurrei irakatsi
Konpetentzia informazionala
     Bilatu
     Gorde
     Eraldatu
     Partekatu
     Adibideak

Konpetentzia digitalari buruzko bideoa ikusi eta gero taldean bildu gara eta konpetentzia desberdinei buruz hausnartu dugu.

Gaur egun, ikus entzunezko konpetentzia ikasgelan geroz eta gehiago garatzen da, izan ere, tresnen erabilera ugaritzen den heinean, ikasgaiak ikus entzunaren bidez landu daitezke. Adibidez, informazioa dokumental zein filmen bitartez beregana dezakegu. Hala ere, ikus-entzunezko konpetentzian sexismoa azpimarratzekoa da, joko zein filmetan mutikoak goraipatzen dira, maiz salbatzaile moduan agerraraziz. Gainera, joko baten izena “gameboy” da, beraz izeneraino ere sexismoa agertzen da. Mutikoentzat soilik al dira jokoak?

Tresnen erabilera ikasgelan ez ezik etxean ere irakatsitako zerbait izan beharko litzateke, haurrek eskuratzen dituzten konpetentzia teknologikoak egokiak izan daitezen. Konpetentzia teknologikoa, izan ere, IKT-ak diren tresna guztien erabileran datza, telebista piztetik webgune bateko orrialde bat sortzeraino. Horregatik iruditzen zaigu horren garrantzitsua konpetentzia teknologiaren inguruko heziketa arduratsua izatea.

IKT tresnak geroz eta ohikoagoak dira ikasgelan, ikastetxe guztietan dago ordenagailu gela bat eta beste zenbaitetan ordenagailuak dituzte liburuak beharrean. Horrez gain, arbela elektronikoak ere sartzen ari dituzte eskoletan. Aurrerakuntza hauekin errazagoa da informazioa bilatzea, bideoak ikustea, zenbait lan egitea etab. eta haurrei askotan erakargarriagoa egiten zaie ordenagailuarekin jardutea.

Honek guztiak, ordea, badu bere alde txarra ere eta arriskutsua izan daiteke. Arriskuei buruz informatu behar ditugu ikasleak. Zer eragin eduki ditzaketen internetera igotzen ditugun edukiek, adibidez.

Hiritar digitala konpetentziari dagokionez, hurrengoa hausnartu dugu; gaur egun oso garrantzitsua da ikasleei teknologia munduari buruzko informazioa ematea, arriskuak azaltzea, babestea eta erabilpen egokia bermatzen ikastea. Horretarako irakasleek ikasleei hiritar digitalak izaten irakatsi behar diegu. Horretarako, pentsatu dugu eskolan hainbat klase ematea konpetentzia hau barneratzeko; klase horietan gai desberdinak landu daitezke, baina batez ere etorkizunera begira hiritar digital egokiak izateko ezaugarriak azaltzea da helburua.

Konpetentzia informazionala, informazioa bilatu, gorde, eraldatu eta partekatzean datza. Adibidez, eskola batean burutzen den proiektu bat partekatu ondoren, beste eskola batek informazio hori erabil dezake. Gaur egun, informazioa beste era askotara erabil daiteke, eta bereziki partekatzea.




martes, 8 de septiembre de 2015

1. ZER PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DU LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BATEK?




Joan den egunean, Lehen Hezkuntzako irakasle gisa beharko litzatekeen prestakuntza teknologikoa aipatu genuen. Izan ere, iruditzen zait gaur egunean gizarteak bultzaturiko teknologia berrien "boom"-ari erantzuteko irakasle bat prestatua izan behar dela teknologia maneiatzeko. Gelan, edozein lan egiteko ordenagailua erabil daiteke : word, power point, excel, etb... horrek suposatzen du irakasleak azken programa hauek erabiltzen jakin behar dituela ikasleari irakas dezan. Bestalde, ikastetxeak tresna teknologikoak irakasleen eskura uzten dituenez interesgarritzat jotzen dut hauek ikasleekin erabiltzea hainbat proiektu burutzeko, adibidez antzerki tailer bat bideo kamararekin filmatzea, ondotik ordenagailuan muntaia egiteko eta gurasoei erakusteko. 

Horrez gain, gurasoekin harremanetan jartzeko ere eskolako programak erabiltzea erabilgarria deritzot, internetek "instantaneoki" mezuak bidaltzen ahal dituelako, hau da, garai batean paper bat eskuz edo postaz igortzen zelarik, gaur egun email bidez pasarazi daiteke. Hala ere, kontuan hartu behar da teknologia berriak ez direla etxe guzietara iritsi, hots, ikasle guziek ez dute internet, mugikor edo ordenagailurik. Beraz teknologia berrien erabilera orokortu bada ere, kasu zehatz batzuk kontuan hartu behar dira eta trataera berdina eman. Orduan, nire iritziz, teknologia berriak zein paper bidezko elkar trukaketa erabili behar dira. 

Ondorioz, teknologia berriek eskaintzen duten errextasunaz baliatu behar gara, beti ere izan dezaketen arriskuak kontuan hartuz eta ikasleak kontziente bilakaraziz.