WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA
Sarea baliabide gazte samarra da, etengabe bilakatzen ari dena. Denbora gutxian web estatiko batetik, non erabiltzaileak paper pasiboa daukan, web dinamiko, parte hartzaile eta elkarlanerakora pasa da, erabiltzaileak bertako protagonista aktibo bihurtzen direnak, edukiak sortzen eta partekatzen, iritzia ematen, parte hartzen, harremanak egiten, etab. Web berri honi Web 2.0 edo web soziala deritzo, eta hezkuntza eremuan aukera asko eskaintzen dizkigu.
Hasteko esan dezakegu hau erabiltzaileen sarea dela, erabiltzaileak aldaketaren protagonistak baitira. Aldaketa bat non datuen sarea, pertsonen sarea bilakatu den, teknologia eta gizartearen arteko elkarreraginen lekua. Tresna eta aplikazio berriek zerbitzuak eskaintzen dizkiete erabiltzaileei, eta zerbitzu hauek edukia, informazioa eta komunikazioa sortzen dute.
Sarean, erabiltzaile, zerbitzu, baliabide eta tresnek bat egiten dute, elkar eragiteko aukera emanez. Baina hau ez litzateke posible izango tresna teknologiko indartsu, erraz eta eskuragarririk gabe, hortaz web 2.0aren baliabide garrantzitsuenak ondorengoak dira:
- Blog-ak: Onlineko zerbitzu gehienak biltzen dituzte, izan ere, edozein motatako artxibo, zerbitzu eta multimedia erreferentzia onartzen ditu, informazioa helarazten du eta bisitarien iruzkin edo ekarpenen bidez feedbacka egiten du. Gaina, beste blog edo web orrialde batzuekin lotuta dago, horrela blogosfera sortuz, hau da, blog multzoa eta blog horien atzean dauden pertsonen artean sortzen diren harreman multzoak.
- Wiki-ak: Horizontalki eta elkarlanean editatzen den tokia, non egilean beraien nabigatzailetik eta denbora errealean, ezagutzak editatu, argitaratu eta sortzen dituzten. Adb.: Wikipedia.
Hauen bitartez, sistema hauek duten konplexutasun teknikoa erabiltzaileentzat gardena da, eta hainbat estilo eta txantiloi eskainiz diseinatzearen lana errazten diete eta edukietan kontzentratzeko.
Informazioa azkar eta erraz eskuratzeko RSS edo Atom bezalako edukien estandarrak ditugu, feeds moduan ezagutzen direnak, eta ezagunena online dagoen Bloglines dena, gure feeds-ekin zuhaitz kate bat antolatzeko eta interneten bidez partekatzeko aukera ematen diguna.
Web 2.0ko beste kontzeptuetako bat folksonomia edo markatzaile sozialena da. Erabiltzaileek edukiak modu erraz batean sortzeaz gain, hauek gaiaren arabera klasifikatu ditzakete etiketa edo tags-en bitartez (adb.: wikipedia).
Horrela, nabigatzailetik erabilgarri diren zerbitzu eta aplikazioz josita dago. Edozein motatako artxibo eta materialak (bideoak, argazkiak, etab.) gorde eta partekatzeko lekuak, Delicious bezalako tokiak gure gogokoenak gorde, partekatu eta edozein gailu edo tokitik sartzeko aukera ematen diguna, Twiter, Google maps,…
Honek Mashup bezalako kontzeptuak bultzatzen ditu, hau da, beste zerbitzu hauekin elkar eraginean sorturiko zerbitzua. Adibidez: Panoramio, Google Maps-en botereaz baliatzen dena balio gehiagoko funtzionaltasunak eskaintzeko.
Honekin batera komunikabideen kontzeptua aldatu da, guztiak sarean bilduz. Hortaz, pentsa, irratia eta telebista interneten agertzen dira modu dinamiko eta parte hartzaileagoan.
Web 2.0a osagai sozialean oinarritzen bada eta elkarlana, komunikazioa eta hartu-emanak bultzatzen baditu, eta hezkuntza komunikazioan oinarritzen bada zentzugabea izango litzateke sarearen boterea ez aprobetxatzea, elkarlaneko balioak sustatzeko.
Beraz, web 2.0ak hezkuntza aukera erraldoiak eskaintzen ditu, ezagutu, partekatu, sortu, parte hartu eta erlazionatu hezkuntza helburu garrantzitsuak diren bitartean.
HABILIDADES Y COMPETENCIAS EN LA WEB 2.0
XXI. mendean zehar Web 2.0 kontzeptuak Interneteko iraultza ekarri du,
izan ere, aldaketa handia izan da eta honek abantail ikaragarriak ekarri ditu.
Honen ondorioz, erabiltzaileok subjektu aktibotan bihurtu gara; ezagutza sortu,
zabaldu eta partekatu dezakegunak.
Horrela izanik, alfabetizazio digitalaren beharra sortu da; testu
honetan ikus dezagu Web 2.0 ren alderdiak, tresnak eta aplikazioak. Hala nola,
alfabetizazio digitalaren gaian murgilduko gara.
Alfabetizazio digitala: informazioa ezagutzan
eraldatzeko trebakuntza da; ezagutza hori kolaborazio elementu bat egitea eta
gizartea eraldatzeko erabiltzea da alfabetizazio digitala.
Bestalde, Web 2.0ren aplikazio bat bilatzaileak ditugu; Interneten
informazio zehatz bat bilatzerako orduan oso zaila izaten da nahi duzun
informazio hori aurkitzea, izan ere, informazio pila bat dago. Zailtasun horiek
ekiditeko, alfabetizazio digitalak barnebiltzen ditu behar diren trebetasunak
informazio hori erabiltzeko gaitasuna garatzeko eta garrantzitsua dena soilik
erabakitzeko.
Hala nola, informazio hori lortzeko, argitu behar da, Web 2.0
erabiltzeko konexioa eta ordenagailu bat behar dela. Hori izanda, interneteko
konexioa dagoen edozein lekutan izango ditugu gure esku hainbat eta hainbat
zerbitzu. Web 2.0 ren abantail garrantzitsu bat hurrengoa da: nahi ditugun
adina zerbitzu dohakoak direla eta haren helburuetako bat berdintasun bat
lortzea da.
Hitz egiten ari garen informazio hori, blogs eta wiki-etan agertzen da
askotan; hauek Web 2.0 ren aplikazioak dira.
- Blogs: web gune bat da, non erabiltzaile batek edo gehiagok informazioa aldizka txertatzen dute. Erabiltzailea nahi duen gaiaz hitz egin dezake bere blogean eta funtzio desberdinak eman ditzaizkioke askatasunez.
- ·Wiki-ak: web gune kolaboratzaile bat da, non erabiltzaile desberdinek osatu dezakete informazioa, sortuz, editatuz, ezabatuz eta aldatuz. Web gune hauek erabiltzeko interaktiboak, azkarrak eta errazak dira.
Azkenik, informazio hori nola kudeatzen jakin behar dugu, horretarako
“folknosomia” edo markagailu sozialak ditugu. Geroz eta hazkuntza handiagoa
izaten ari dira, markagailu hauek erabilera desberdinak eskeintzen dizkigute,
hona hemen aipagarrienak, markagailuak partekatuz: komentarioak txertatzea,
botoak, inportatuu/exportatu, estekak korreoz bidali, notifikazio automatikoak
egin, rss-ak edo edukien txertaketak egin, sare sozialak eta taldeak sortu,
etab.
APRENDIZAJE COLABORATIVO Y TIC
Informazio eta
Komunikazio Teknologiak (IKT) ikasgelan sartzea erabakitzean, gauza asko izan
behar dira kontuan, alde pedagogikotik alde teknologikotik baino gehiago. Izan
ere, eragin handia izango du erabiliko dugun eredu pedagogikoan.
1.- ELKARLANEAN IKASTEN DUGU ETA IKASTEN DUGUNEAN ELKARLANEAN ARI GARA
Ordenagailuekin
lan egitea erabakitzen dugunean, lehenik eta behin, koerentzia maila egokia
erabiltzen ari garen ikusi behar da. Modu ireki, konstruktibista eta kritiko batean
nahi baditugu ezagutzak lortu, talde lana, lan banaketa aproposa,
kolaborazioa... sustatzen duen heziketa mota bat pentsatu behar da. Gai honen
inguruan sortzen den galdera ohiko bat, kolaborazio dinamika bat edo kooperazio
dinamika bat planteatzen ari garen da. Zein da desberdintasuna?
1.1.- KOOPERAZIOA-
KOLABORAZIOA
Ikaskuntza kooperatzailea: talde txikien barruan
egiten den elkarrekintzan datza.
Ikaskuntza kolaboratzailea: honek ez du talde-lana
esan nahi, baizik eta, norberak egin behar duen lana talde hori aurrera atera
ahal izateko.
Beraz, heziketa
kooperatzailean irakaslearen papera funtsezkoa da, izan ere, talde lanerako
eginbeharrekoa aurkezten du, behar den informazioa ematen du, metodologia
zehatz bat zehazten du eta lana bukatu ondoren espero duen produktua zein den
erakusten baitu.
Bestalde, eredu
kolaboratzailean, taldeek autonomia handiagoa dute lana nola egin erabakitzeko
orduan, eta irakaslea laguntzeko baino ez dago.
1.2.-
IKASKUNTZA KOOPERATZAILEA/ KOLABORATZAILEA. EGOERA PARADIGMATIKOA ETA
KONTZEPTUALA. PARADIGMA SOZIO-KONSTRUKTIBISTA
Korronte honen
ezaugarri garrantzitsuenetako bat, prozesu pedagogikoa ulertzeko moduan batez
ere, bi puntutan banatzen da. Batetik, ikaskuntza psikologikoaren oinarria eta
bestetik, ikasi eta irakastearen prozesua nola ulertzen den.
- Sostengu psikologikoa: paradigma kognitiboa
Jarrera guztiak
aztertu behar dira eta kontzeptu guztien arteko eskema bat lortu. Sortzen zaizkigun ideia guztiek
ezaugarri zehatz batzuekin eratutako heziketa ekintza bat burutzen lagunduko
digute. Baita erabakiak hartzen, baliabideak aukeratzen... ere.
1.3.-
HEZIKETA SORKUNTZA
Psikologiaren
ekarpena eta honen barruan, korronte sozio-konstruktibistak, heziketaren
ikuspegi ireki bat eraikitzen lagundu du. Heziketa, ekintza praktikoaren
bidezko prozesu bat dela esan genezake, arrazonamendua eta egunerokotasunetik
ateratako hizkuntza erabiltzen duena. Gehien bat, gertaera jakin eta aldakorrei
(bata bestearekiko desberdinak direnak nahiz eta ingurugiro berdintsuetan gertatu)
erantzuten baitie.
-
Teknologiak, ikasleriaren buruzko-prozesuak eta prozesu-sozialak erraztu
behar ditu heziketan, horregatik ikasle-irakasle eta irakasle-ikasleen arteko
elkarrekintza sustatu behar du.
-
Ekintzek ezin dute itxirik egon, hau da, ikasleen inguruko kulturatik
abiatutako prozesuak izan behar dira.
-
Edukiek ere ezin dute
itxita egon, teknologiak ireki behar dio aukera irakasleari berak erabaki dezan
eduki bakoitza zein helburutarako erabili.
-
Metodologiak funts
etikoetan oinarritu behar du.
2.- DENA OSO ONGI DAGO BAINA, NIK ZER EGIN DEZAKET NIRE
GELAN?
Ze ingurune
daukat heziketa prozesurako? Nola planifikatu teknologiaren integratzea? Nola
ikusten dute nire ikasleek? Eta abar luze bat, edozein hezitzaileek egin
beharreko oinarrizko galderak dira.
2.1.-
EREDU BAT CSCL PROZESUAK SARTZEKO: BERSATIDE
CSCL dinamika
abian jartzeko BERSATIDE izeneko tresna bat sortu da, zer ekartzen duen
honelako prozesu bat martxan jartzea hausnartzen laguntzen duena. Laguntza
honen funtsa, lanaren bitartez lortutako esperientzia da. Ondoren, trena honek
zenbait pausu proposatzen dizkigu, gogoetan, bilaketan, diseinuan eta
baliabidetan oinarriturik daudenak.
- 1.fasea: kontestualizatutako azterketa, CSCL aren inguruko hezkuntza errealitatea definitzen duten ezaugarri eta berezitasunen inguruan argitu beharko luke irakaslek.
- 2.fasea: topiko eta metodologiaren aukeraketa, CSCL diseinuarekin zerikusia duten aplikazio praktikoaren inguruan zenbait erabaki estrategiko hartu behar lituzke irakasleak.
- 3.fasea: baliabide teknologikoen aukeraketa, irakasleak trena teknologikoen aukeraketa bat egin behar luke.
- 4.fasea: prozesuaren antolaketa, ekintzen prozesuen sekuentzia, ikasleriaren ebaluaziaren antolakuntza eta ezarritako heziketa planaren antolakuntza.
- 5.fasea: ebaluazioaren metodologiaren hautaketa, ze ebaluazio-sistema erabiliko duen irakasleak.
- 6.fasea: ekoizpen/garapena, CSCL diseinua posible egiteko behar diren materialak, gaiak, aurkezpenak etab. Irakasleak garatu behar lituzke.
- 7.fasea: inplementazioa, CSCLaren aplikazio praktikoa.
- 8.fasea: berrikustea, ondorioak ateratzea.
2.2.-
TEKNIKA KOLABORATZAILEAK
Teknika
kolaboratzaileak prozesuaren oinarria dira, teknologiak ez du metodologiaren
sakontasunean eraginik eduki behar.
Teknika kolaboratzaileen
ezaugarriak:
-
Irekiak
-
Taldekoak
-
Prozesuan zein azken
emaitzak jartzen dute garrantzia
-
Ikasleriaren eta
irakasleen arteko koordinazioa sustatzen dute
-
Ikasleek sortutako
heziketa proposatzen dute
3.- TEKNOLOGIAREN NAHASPILAN BIDE BAT AURKITZEN
CSCLaren
diseinuak honako baldintzak bete behar ditu:
- Teknologiaren erabilerak erreza eta eraginkorra izan behar du.
- Materialen, egituren eta edukien berrerabilpena baimendu behar du.
- Pertsonen, talde-kurtsoen eta rolen kudeaketa erraza baimendu behar du, eta ondoren berrerabili.
- Materialak eta informazioak antolatzen lagundu behar du.
- Ikasleriaren ebaluazioa erraztu behar du.
- Kolaborazioan emaitza zehatz batzuen sormena ahalbidetu behar du.
- Prozesuaren ebaluazioa erraztu behar du.
- Tutoretza prozesuak hobetu behar ditu.
- Erabakiak hartzera lagundu eta sustatu behar du.
- Orekatua izan behar du.
- Fase, etapa eta eginbeharren segida bat erakutsi behar du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario