IKT en ERABILERAREKIN PRAKTIKA PEDAGOGIKO ONEN GARAPENERAKO PRINTZIPIO BATZUK
Orain arte,
IKT arduradunen kezka nagusia azken hauek gelan integratzea zen, baliabide
eskasak zirela medio. Horrek oztopo bat eragiten zuen hauen irakaskuntzan.
Honen aurreran programa batzuk diseinatu dira (EAE : Programa Premia) IKTen
garapenerako eta sare bat (internet) eskaintzeko ikastetxeei. Nahiz eta
ikastetxeen %81ek Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabili,
irakaslegoaren %30a ez da hauen erabiltzearen alde agertzen Espainiar Estatuan,
Europako tasa %14koa delarik. Ildo horri jarraikiz, baliabideen “arazoa”
bazterturik, irakasleen alde psikoedukatiboa eta kurrikulma ere kontuan hartu
behar dira IKTen erabilera aztertzen delarik.
1. ORDENAGAILUEKIN “PRAKTIKA ONEN” IRASKUNTZAK IKASGELAN ERREFERENTZIAZKO
PRINTZIPIO EDUKATIBOAK BEHARREZKOAK DITU
Nahiz eta
eskoletan baliabideak eskasak diren, IKTekin kalitatezko irakaskuntza zein
ikaskuntza prozesuak garatzen dira. IKTak ikasgeletan integratu zirenetik orain
arte ezagutza baliagarriak izan ditu ondorio gisa, hala ere, akatsak nagusitzen
dira eta horiek kontuan hartu behar dira proiektuak edo jarduerak
planifikatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko momentuan.
- Lehenik, ordenagailuak ez direla irakaskuntza eta ikaskuntza hobekuntza bat kontziente izan behar da. Hauek, baliabide desberdinekin lan egiteko aukera eskaintzen dute, hezkuntza prozesua aberasteko gisan. IKT en ondorioz pedagogikoak ez dira baliabideen araberakoak baizik eta ikasleei proposatzen zaien jardueren araberakoak. Horrez gain, estrategiak, antolakuntzak eta ikasleekiko komunikazioak ere eragina izanen du. Izan ere, hezkuntza kalitatea ez da erabilitako teknologikoaren arabera, baizik eta metodoaren araberakoa.
- Soziokonstruktibismotik garatutako eta antolatutako prozesuak izan beharko liratezke IKTak. Hau, ikaskuntzaren teoria psikologikoa da, Piaget, Vigotsky, Brunner eta beste batzuek sustengatzen dutelarik; ikaskuntza ezagutzetik garatzea defenditzen dute. Zentzu horretan, teknologia ezagutzaren eta jardueraren arteko zubia izan beharko litzateke, hau da, ezagutza garatzeko baliatu behar da, eta beraz, jarduera egiteko. Protagonista ikaslea izan behar da, ez da teknologia.
- Informatika teknologiak informazioa arin eta errez manipulatzeko, elkarbanatzeko, errekuperatzeko balio du, oinarri audiobisualak ezin duelarik. Liburuek edo bideoek – hauek eskuragarriak direlarik ikasgela barnean – muga batzuei aurre egin behar diete, izan ere, ez dituzte informazio denak eskura berehala internetek aukera hori eskeintzen duelarik. Gaitasun hauek garapena lortzeko ikasle protagista gisa ulertu beharko litzateke, hau da, berak erabaki behar du zer informazio behar dituen buruketa edo jarduera ebazteko, ezagutzaren eraikitzaile izango da, orduan: informazio bilaketa estrategiak garatu, dokumentuak aztertu eta aukeratu, informazioa eskuratu ondoren antolatu eta berridatzi, eta azkenik elkarbanatu oinarri desberdinak erabiliz (blog, poster…).
- Azkenik teknologia digitalak baliabide boteresuak dira komunikazio arloan, izan ere, pertsona batzuk distantziak hitz egiteko balio dute. Horrek ikasleen arteko interkomunikazioa bultzatuko luke, adibidez herrialdeko desberdinetako haurren lan proiektua garatzea ahalbidetuko luke (bideo konferentziak, posta elektronikoak, sare sozialak, etb).
2. TEKNOLOGIAREN PRAKTINA “ON” BAT DISEINATZEKO
DEKALOGOA
- Irakasleak IKTak erabiliz jarduera bat planteatzen duelarik beti argi izan behar du zer den irakatsi nahi diena eta IKTek nolako bitartekari jokatzen duten ikaskuntza prozesu hortan.
- Irakasleak kontziente izan behar dira IKTek ez dutela efektu magikorik ikaskuntza prozesuan, ordenagailuaren erabiltzeak ikasleen motibazioa zein interesa ondorioztatu beharko lukete.
- Ikaskuntza prozesua erabilitako metodologiaren araberako da: azalpenezkoa irakaskuntza batean oinarrituz, IKTek hartze estrategia bat garatzen dute, aldiz, estrategia konstruktibista batekin, aurkikuntza ikaskuntza garatuko da.
- IKTak erabili behar dira ikasleek “gauzak egiteko” gisan, hau da, jarduera desberdinak planteatu behar dira ikasleek IKTek desberdinki erabiltzeko bezala: datuak bilatu, objektu digitalak manipulatu, formatu desberdinetan informazioa sortu, beste pertsona batzuekin komunikatu, bideoak ikusi, musika entzun, etb.
- IKTak irakasgai moduan zein beste irakasgaietan laguntza gisa erabiliak izan behar dira.
- IKTen erabilera taldeka zein bakarka bultzatu behar da, birtualki edo presentzialki.
- Informatika gelan, jardurak, denbora, prozesua antolatua egon behar dira.
3. ZER AKTIBITATE GARA DAITEKE IKTen ERABILERAREKIN?
- Ikaskuntzaren helburuetako bat da ikasleak bere pentsamendu kritikoa eta informazioa erabilera egokia garatzea da.
- Informazio iturri ugari eskeini behar zaizkie ikasleei, testu liburuetaz gain informatika ere erabiliz.
- Ordenagailuen bitartez plateamendu konstruktibista ikuspundutik irakasteak baliabide teknologikoekin komunikatzea du helburu.
- Irakaslea gidatzailearen papera izan behar du, ez du azalpen soil bat eman behar.
Ondorioz,
jarduera nola diseinatzean datza gakoa, beti ere, zailtasun maila egokituz:
- Ikasgelan burutu daitezkeen jarduera sinpleak, puntuluak dira eta beste aktibitateak borobiltzeko balio dute.
- Jarduera konplikatuak, denbora eskatzen dutenak, antolaketa handiagoa eta ikasleen gaitasunak ere bai.
- Birtualki garatutako jardurak non baliabide teknologikoen kontrola eskatzen den.
Ondorioz,
hezkuntzan lortu beharko litzatekeena da ordenagailuan “normalak” edo
“ikusezinak” bilakatzea, hau da, arbela bezain ohikoa (Gros, 2000). Horrek
antolakuntza eta jardueren diseinu berria eskatuko luke, kultura aldatuz, hots
paper kultura batetik kultura digital batera pasatuz.
IKT-EN PRAKTIKA ONA WEBQUEST-EN BIDEZ
Hemen ikus dezakegu IKT-en bitartez antolaturiko ariketa batean diziplinartekoak eta globalak diren ezagutzak jaso daitezkeela.
PRAKTIKA ONAREN HELBURUAK:
- Lan autonomoa eta elkarlana bultzatzea
- Informazioa bilatu eta aukeratzeko gaitasuna
- Haurra lana gartzera bultzatu
- Kontzeptu berriak ezagutu eta ulertu
- Sarean nabigatzeko eta ariketa egiteko gaitasunak garatzea
- Ikasle bakoitzaren lan erritmoak errespetatzea
GARATUKO DIREN KONPETENTZIAK
- Komunikazio linguistikoaren konpetentzia: Ikasleek beste pertsona batzuekin era egokian komunikatzen jakin behar dute, adierazteko beste modu batzuen garrantziaz ohartuz (adb.:ordenagailua), informatikako ikono eta sinboloen esanahia ulertuz, etab.
- Konpetentzia digitala eta informazioaren trataera: Ikasleek interneteko nabigatzaileak erabiltzen, informazio zehatza lortzen, entziklopedia bezalako datu base errazak erabiltzen, etab. jakitea.
- Herritar eta gizarte konpetentzia: Gizarte demokratiko, askotariko eta aldakor batean modu parte hartzailean erlazionatzea.
TESTUINGURUAREN DESKRIPZIOA
3. eta 4. mailako 17 ikasleek informatikako gelan aurrera eramandako ariketa. Eskolak IKT-ekin edukitako lehenengo kontaktua proiektu baten bitartez eman zen, eta honek sortutako interesak bultzaturik prestatu ziren irakasleak modu autodidaktakoan. Hala ere, praktika on hau beste testuinguru eta maila batzuetan eman daiteke.
PRAKTIKA ONAREN DESKRIPZIOA
Praktikak Interneten eta webquest-en beharra eskatzen du. Saioa 2 edo 3 ikasleek osaturiko taldeetan egingo da, ondorengo ariketa ezberdinekin:
- Sarean nabigatuz taldekideen eta euren gurasoen izenen esanahia bilatzea.
- Euren jaiotegunean emandako 5 ekintza garrantzitsu webquest-ean eta bertako loturetan bilatzea
- Bildutako informazio guztiarekin Powert Point bat osatzea, ondoren aurkeztu eta ikaskideen artean eztabaidatzeko.
Bitartean, irakaslea talde bakoitzetik pasako da dituzten zailtasunetan laguntzeko, beraien artean ere laguntzen diren bitartean.
ZAILTASUNAK
Alderdi teknikoak: ordenagailu matxoak eta edukiera gutxikoak, interneten erortzeak, etab.
ONDORIOAK
Ariketa hau praktika on bezala kontsideratu daiteke IKT-en erabileraren bitartez lehen aipatutako helburu eta konpetentziak lortzeko aukera ematen digulako.
HEZKUNTZA BERRIKUNTZARAKO ELEMENTUAK
Internet eta webquest-en erabilera, ikasgai ezberdinetako edukien ezagutza lortzea ahalbidetzen diguna.
PRAKTIKA ON BAT IKT-ekin, PRENTSA DIGITALA ETA INPRIMATUAZ BALIATUZ
SARRERA
Praktika on hau, irakasle batek bere 5. eta 6. Mailako ikasleekin ordenagailu gelan gauzatutakoa da.
Praktika on hau, irakasle batek bere 5. eta 6. Mailako ikasleekin ordenagailu gelan gauzatutakoa da.
PRAKTIKA ONAREN HELBURUAK
- Kontzeptu berriak ezagutu eta hauek ulertu.
- Ikasitako kontzeptu berriak beste ezagutza
arloekin erlazionatzea.
- Informazioa bilatu eta hautatzeko ahalmena.
- Ikaslearengan lan autonomoa sustatu.
- Berdinen arteko lan kooperatiboa sustatu.
- Ikaslea inplikatu ariketa garatzen doan heinean.
- Sarean nabigatzeko eta lana egiteko beharrezkoak
diren gaitasunak eskuratu
- Ikaslea solasaldirako (debaterako) eta beste
ikasleak ezagutzeko prestatu.
GARATZEN DIREN GAITASUN EDO KONPETENTZIAK
- KOMUNIKAZIO GAITASUNA: ikasleak honako hau egin beharko luke,
-Ideiak,
sentimenduak eta beharrak ulertu eta hauek adierazi.
-Modu
ulergarri batean beste pertsonei laguntza eskaintzea eta modu berean eskatzea.
-
Gertakizunei buruzko informazioa beste pertsonei helaraztea modu antolatu
batean.
-Aktiboki
solasaldietan parte hartzea.
-Jakitea
eta konturatzea besteen iritzia entzutea oso garrantzitsua dela.
- GAITASUN MATEMATIKOA: Ikaslea jarraian agertzen denerako gai izan behar da.
-Informazioa
aurkeztu eta interpretatu taulak, grafikoak eta parametro bio estatistikoak
erabiliz. Hauek gizartean dute erabilgarritasuna baloratuz.
-Egunerokotasuneko
datuak irakurri eta interpretatu. Hauek, taula eta diagrama errazen eta
arrunten bitartez aurkeztuz.
-Egunerokotasunaren
datuak bildu, analizatu eta irudikatu grafiko errazen bitartez.
- GAITASUN DIGITALA ETA INFORMAZIOAREN TRATAERA: Konpetentzia hau lortzeko ikasleak
-Interneteko
nabigatzailea erabili.
-Bilatzaileak
(adibidez Google) erabili interneten informazio espezifikoa bilatzeko.
-Ezagutu
eta erabili bilatzaile arruntenak.
-Datu
base bat erabili; entziklopediak bezalako datu base arruntak eta errazak.
- HIRITARTASUN GAITASUNA ETA SOZIALA: Konpetentzia hau lantzeko ikasleak,
-Bizi
eta erlazionatu gizartean modu parte hartzaile batean.
-Isilik
geratu beharrean nahiago izatea parte hartzea.
-Jakitea
eta onartzea iritzi desberdinak egon daitezkeela gai, arazo edo gertaera baten
inguruan hitz egiterakoan.
-Espazioan
orientatzea plano eta mapez baliatuz.
PRAKTIKA ON HONEN DESKRIBAPENA
Ikasleak
ordenagailu gelara sartzen dira binaka eta irakasleak izango duten arduraren
arabera toki batean edo bestean esertzen ditu: ezkerrekoek interneten www.elpais.com orrialdean sartu beharko dute, eta eskuinekoak www.eldia.es orrialdean.
Bi taldeek, hau da, eskuinekoak eta ezkerrekoak, konparaketa egin
beharko dute egunkariaren formatu digital eta inprimatuaren artean. Zein
desberdintasun, antzekotasun, etabar aurkitzen dituzten.
Ariketa
aurrera doan heinean, egunkariaren sekzio desberdinetan sartzen dira (ekonomia,
politika, kirolak…). Irakasleak sekzio batean sartzeko eta berririk nabarmenena
bilatzeko esaten die, aurkitutako informazioarekin ikasleen arteko solasaldia
bultzatuz.
Ondoren,
irakasleak, nazioartekotasun sekzioan sartzeko proposamena luzatzen die,
konparazioak egiten jarraitzeko. Egoera honetan, ikasleak ezagutzen ez dituzten
hitzekin egiten dute topo eta hiztegian bilatu beharko dituzte hauen esanahiak.
Halaber, hainbat herrialdeetan ordua ez dela gure herrialdekoaren berdina
konturatzen dira, eta honen inguruan solasaldia sortuko da. Gauza bera gertatuko da beste gai batzuekin.
Laburbilduz,
praktika on hau gauzatzen ari ziren orduan, zeharkako edukiak agertzen joan
ziren, hala nola, ezagutzen ez zituzten hitzak,eta ordu aldaketa gure herrialdea beste herrialde
batzuekin konparatuz.
ZAILTASUNAK PRAKTIKA ONA GAUZATZERAKO ORDUAN
Praktika
on hau gauzatzerako orduan aurkitu zituzten zailtasun nabarmenenak alderdi
teknikoan izan ziren. Izan ere, erabili zituzten ordenagailuak oso motelak
ziren baina interneteko konexioa ere.
PRAKTIKA ONAREN ONDORIOAK
Ariketa
hau IKT-ak erabiliz praktika on bat kontsideratzen da, izan ere
ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan oso garrantzitsuak diren helburuak lortzen
laguntzen duelako. Hala nola, hiztegi berria, egunkari inprimatu eta
digitalaren arteko desberdintasun eta antzekotasunak, interneten nabigatzeko
ahalmena, orrialde desberdinetan informazioa bilatzeko ahalmena, eta
solasaldian besteen iritzia kontuan hartzeko ahalmena, besteak beste.
Halaber,
praktika on hau ondo gauzatzearen zergatik garrantzitsuenetariko bat irakasleek
IKT-ak gelan erabiltzeko ikastaroak jaso zituztela. Honen ondorioz, praktika on
bat sortu zen.
HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN ELEMENTUAK
Elementu
berritzailea internetaren erabileran aurki ditzakegu, eta gehien bat, honek
eskaintzen dizkigun elementuetan. Izan ere, lan kooperatiboa eta ikaslearen
autonomia bultzatzen du.
PRAKTIKA ONA BESTE HEZKUNTZA TESTUINGURUETAN
Praktika
on hau beste testuinguru batzuetan gauzatu daiteke, baita beste hezkuntza maila
batzuetan ere Hau da, ez soilik 5. eta 6.mailan.
Helburu nagusia, ikasleek jakin dezaten desberdintasunak daudela egunkari digital eta inprimaturaren ( tradizionalaren) arten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario