Mailaketa
Informazioa tratatzeko eta teknologia
digitala erabiltzeko konpetentziaren esparru teorikoak hiru zailtasun-maila
ezartzen ditu. Maila horiek mugatzea zaila bada ere, konpetentziarekin lotutako
ezagutza digitalean ematen den progresioa adierazi nahi dute. Mailak hurrengoak
dira:
Hasierako
mailan,
prozedura estandarrak (egoera sortu eta ebatzi) erabiltzen dituzten ikasleak
daude. Errepikapen teknikak erabiltzen dituzte eta batzuetan arazoak izan
ditzakete, beraz, laguntza behar izaten dute. Honez gain, ziurtasun gabezia
erakusten dute ikerketen emaitzak azaldu behar dituztenean, komunikatzeko eta
lankidetzan aritzeko.
Erdi-mailako ikasleek, oinarrizko mailako trebeziez gain,
modu egokian erabiltzen dituzte aukera diaritzeko. Askotarik. baliabide informatikoak
konektatzen dituzte eta nolabaiteko zailtasuna duten egoerak ebazten badakite.
Zereginak burutzeko orduan ez dute arazorik. Arazoak izan ditzakete zeregin
horien emaitzak azaltzeko orduan baina, hala ere, azalpen sinpleak emateko gai
dira. Web 2.0 ko tresnak erabiltzen dituzte
beren ikerketen emaitzak landu eta
aurkezteko.
Maila
aurreratuan,
hasierako mailarako eta erdi-mailarako deskribatu
diren
gaitasunez gain, baliabideak eta aplikazio digitalak erlazionatzeko gai diren
ikasleak daude. Gainera, argudioak eman aurretik hausnartu eta logika
erabiltzen dute. Zereginak trebetasun eta ziurtasunez burutzen dituzte.
KONPETENTZIA DIGITAL, AUDIOBISUALETIK KONPETENTZIA MEDIATIKARA: INDIKATZAILE ETA DIMENTSIOAK
1. Sarrera
XXI. mendeko
haurrak kontrol nahiz eredu zehatzik gabe garatzen dira teknologia arloan. Izan
ere, prozesatzeko, harremantzeko, bilatzeko, pentsatzeko, adierazteko, etb.
dituzten gaitasunek plateanmendu pedagogikoak eskatzen dituzte. Hortaz,
ahalmenak izendatuko lituzkeen bloke bat beharko litzakete gaur egungo eskola
kurrikulumean.
Prozesu
komunikatzaileen aldaketen abiadurak izugarria denez, eskolak baliabideak behar
ditu teknologiak egoki transmititzeko, geroz eta ezagutza teoriko zein tekniko
behar baita. Gainera, azken bolada honetan, teknologia berriek ekaitzak eragin
dituzte hezkuntza arloan : politika kontu bat da beren sarrera eskoletan.
Bestalde, erabilpen esanguratsu bat izan dezan irakaslegoaren prestakuntza
ezinbestekoa da; hots proiektu pedagogiko baten diseinua beharrezkoa da.
Horrek, gaitasun teknikoak garatzea ahalbidetuko luke: gaitasun kritikoaren garapena,
sormena, autonomia, etb. denbora eta espaziotik ateratuz.
Ildo
beretik, Europar legearen arabera, kurrikulumeko “Informazioaren trataera eta
konpetentzia digitala” gaitasunak ez du soilik informazioa bilatu, eraldatu eta
gorde barnebiltzen baizik eta hau dena ezagutza bihurtaraztea du helburu. Beti
ere, erabiltzen jakiten bada, modu ulergarri zein kritiko batean eta sormenez.
Ondorioz,
gaur egungo eskola geroz eta gehiago digitala bilakatzen den heinean,
egunerokotasunean integraturik ulertu beharko litzateke baina, horretarako,
unitate didaktiko eta pedagogikoak planteatu behar dira. Bestalde, hezkuntzak
paper garrantzitsu bat jokatzen du mediatikoki konpetente diren herritarrak
bihurtzerakoan, hauek informazioa bilatu, ulertu, adierazi eta eraldatzen jakin
dezaten, beti ere, arriskuak kontuan hartuz.
2. Metodoak eta materiala
Hainbat autore desberdinen lanetan oinarriturik
halako laburpen bat egin da :
- Gizartearen aurrean herritar autonomo, inteligente eta kritiko bihurtzeko, konpetentzia informazionala eta digitala garatu behar da, teknologia erabiltzen den hezkuntza eredu bat defendituz. (Area, 2008).
- Ikaskuntzaren jarrera berriak, jokabide eta aukerak, ikaskuntzako forma berriekin elkar loturik daude. (Churches, 2009).
- Haurren gaitasun mediatikoak garatu behar dira, komunikabideetatik jasotzen dituzten irudi zein mezuak hausteko. (Di Croce, 2009).
3. Emaitzak
Kultura
digital arloko alfabetasuna aipa genezake gaur egun, hots, makinak eta
software-a erabiltzen jakitea, informazioa eskuratu, eraldatu eta transmitzeko
gaitasunak garatzea, teknologiaren bitartez komunikatzea eta harreman sozialak
izatea.
Honen
harira, gaitasunak garatzeko hona helburu hauek lortu beharko liratezke:
- Informazioa eskuratu eta ulertu
- Informazioa adierazi eta elkarbanatu
- Komunikazioa eta harreman soziala
Beraz, “afalbetasun
mediatikoa” marko gisa erabiltzen da, non bi dimentsio desberdintzen diren:
baliabide teknologiak erabiltzeko gaitasun indibiduala (gaitasun indibidualak
eta karakter soziala) eta kontestuaren analisia egiten jakitea. Jakina da,
dimentsio bakoitzak kriterio desberdinak ditu. Alfabetasun mediatikoa prozesu
dinamiko baten ondorioa da zeinak erabilgarritasuna, kontestua, trebetasun
komunikatiboa eta konpetentzia mediatikoa garatzen duen. Ez da proposamen
didaktikorik gaitasun hauek garatzeko baina gomendio batzuk planteatu dira,
baliabideak eskeiniz. Adibidez, 6 kategoria bereizi dira: oroitu, ulertu,
erabili, aztertu, ebaluatu eta sortu. Bakoitzak jarduera jakin batzuk aurkezten
ditu, talde lana bultzatzen delarik : gelako blogak sare sozialak, wikiak, etb…
XXI.mendeko
komunikabideen definizioa honela ulertu behar da: internet, filmak, musika,
liburuak, komikiak, aldizkariak, publizitatea, telefonoa, bideo jokoak eta
espazio fisikoak. (Di Croce, 2009).
Ferrés-en
(2007) arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzen duen ikasle batek
komunikazio arloko helburu, prozesu eta edukiak garatuak eta barneratuak behar
lituzte.
Marques-en
(2009) azterketaren arabera, konpetentzia digitala kontzeptua, balore,
jarreren, helburu digitalen ezagutza, trebetasuna eta gaitasun gisa definitzen
da, non 5 dimentsio bereizten diren : ikaskuntzaren dimentsioa (ezagutza gisa
informazioa eraldatzea), dimentsio informazionala (informazioa eskuratzea,
ebaluatzea eta erabiltzea), dimentsio komunikatiboa (komunikazio
interpertsonala eta soziala), kultura digitalaren dimentsioa (hiritartasun
digitala, gizartearen praktika sozialak eta kulturalak lotuz), dimentsio
teknologikoa (alfabetasun teknologikoa, eta ezagutzak digitalak).
4. Eztabaidak
XXI. mendeko
gizartean teknologia ezinbestekoa bilakatzen ari den heinean, beharrezkoa
deritzot, planteamendu didaktiko bat zeinak dimentsioak eta indikatzaileak
zehaztuak izanen diren konpetentzia mediatikoa garatzeko. Bestalde, Aguaded
(2007), Pérez-Tornero eta Martinez-Cerda (2011)-en ikerketak dionez,
teknologiaren edo mediatikaren garapenak ez ditu hiritar trebeak egiten, beraz,
hezkuntzaren esku hartzea beharrezkoa da, komunikatzeko, informazioa
erabiltzeko eta ulertzeko gai izateko helburuarekin.
Ondorioz,
teknologiaren aldaketak kontuan harturik, dimentsioen eta indikatzaileak
entengabeko berrikusketa ezinbestekoa da. Horrez gain, proposamen didaktiko bat
kontestu errealari egokituz diseinatzea egokitzat jotzen da. Beti ere,
irakaslegoaren prestakuntza ere bermatu behar da.
NATIVOS
DIGITALES, INMIGRANTES DIGITAL
Gaur egungo
gazteek haustura handi bat bizi izan dute aitzineko belaunaldieekiko :
gauzak erabat aldatu dira non ezinezkoa litzateke gibelera itzultzea. Aldaketa
hau « berezitasun » gisa izenda dezakegu eta teknologiaren etorrekin
bat egiten du. Gaur egungo unibertsitateko gazteek, teknologia berri honekin
hazi direnak dira, adibidez gazte batek bere bizitzako 5 000 ordu
irakurtzen pasatzen ditu, baina 10 000 bideo jokoetan aritzen eta beste
20 000 telebista begiratzen. Zentzu horretan, normala litzateke gaur
egungo gazteek informazio beste era batera pentsatzea eta ulertzea, Dr Bruce-n
arabera (Baylor medikuntza eskolakoa): “esperientza molde desberdinek
burumuineko estruktura desberdinak ondorioztatzen dituzte”
Hasiera batean, gaur egungo ikasleak, “N belaunaldia” deitzen ziren (Net-ik, sarea
ingelesez), gero “D belaunaldia” ere izendatu ziren (Digitaletik). Beraz,
esanahi egokiena “Nativos Digitales” da. Beste alde batetik, teknologia
berriarekin sortu ez den jendea baina hau bereganatu duena “imigrante
digitalak” deitzen dira. Azken hauek, inguruneari egokitzen ikasten dute haien
“azentua” atxikiz, iraganean pausu bat uzteko bezala, adibidez, imigrante
sozial batek informazio bat bilatzeko momentuan lehenik idatzizko informaziora
joko du internetera baino.
Hezkuntzak duen arazoa hortan datza: gaur egungo
irakaslegoa (gehiena) imigrante digitalak da eta mintzaira zahar batekin
berezko digitalei erakasten die. Arazo handi bat izaten da irakasle horientzat,
gehinetan tanka egiten dutelako. Izan ere, berezko digitalek informazioa arin
prozesatzen dute teknologia berriak erabiliz baina imigrante digitalek papereko
testuak nahiago dituzte, adibidez. Nahiz eta gaur egungo irakasleek pentsatu
ikasleek IKTen erabilera guttirekin lan egin dezaketen, gaizki pentsatzea
litzateke. Arazoa ikusirik, metolodia eta edukiak berrikustea garrantzitsua da.
Lehen lehenik irakasleak prestatuak izan behar dira ikasleen mintzaira berrian
mintzatzera. Bestalde, bi eduki multzo desberdindu dira, eduki multzo “legatua”
eta “etorkizunekoa”. Legatuak kurrikulum ofiziala hartuko luke oinarritzat
(irakurketa, idazketa, aritmetika, etb.), etorkizunekoa berriz digitala eta
teknologikoa litzateke. Software-a eta hardware-az gain, politika, soziologia
eta hizkuntzak ere kontuan hartzen ditu.
Ondorioz, irakasteko era berriak garatuz eta
diseinatuz, ikasle berrietara iristeko erraztasun gehiago izanen dute
irakasleek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario