KONPETENTZIA DIGITALA ETA INFORMAZIONALA ESKOLA
ESKOLAREN BURUHAUSTEA KULTURA DIGITALAREN AURREAN
XXI. mende honetan, gauzak oso azkar eta etengabe aldatzen ari dira.
Teknologiarekin ere, berdina gertatzen
ari da. Ondorioz, bai irakasleak baita ikasleak ere teknologia berriak
eskolan txertatzearen beharraz ohartu dira.
Orain arte, eskoletan ikaskuntza irakaskuntza prozesua liburu eta fitxen
bitartez gauzatzen zen. Aitzitik, teknologia berriak eskolan txertatzearen
ondorioz, hauek indarra galtzen hasi dira edo hasiko dira. Izan ere, dagoeneko,
liburu edo inprimaki hauen hutsunea nabaria da beste testuinguruetan, hala
nola, etxean eta kalean. (liburu arrunten ordez ebook-ak, smartphonak..).
Guzti honen ondorioz, hainbat adituk teknologia berriak eskolan txertatzeko
beharra ikusten dute, eta honen harira, alfabetizazio mota desberdinak
proposatzen dituzte edo hasi dira.
ALFABETIZAZIO BERRIAK, IKT ETA ESKOLA:
Konpetentzia informazional eta digitalen garapena.
XXI. mendeko kultura multimodala da, hots, adierazi egiten du, ekoizten du
eta hedatu egiten da material desberdinen bitartez, (papera, pantaila),
teknologia desberdinen bitartez (liburu, telebista, ordenagailu, mugikor,
internet, DVD..), eta formatu eta hizkuntza desberdinen erabileraren bitartez
(Testu idatziak, grafikoak, ikus-entzunezkoak …). Hau dela eta, duela 20 urte
gutxi gora behera, hainbat aditu, kolektibo, erakunde eta hezkuntza aditu,
eskolan alfabetizazio mota berriak txertatzeko beharra aldarrikatzen hasi
ziren.
Hainbat adituk, alfabetizazio mota berriak proposatzen hasi dira, hona
hemen batzuk:
- IKUS-ENTZUNEZKO ALFABETIZAZIOA: Helburu nagusia, ikasleak modu kritiko
batean ikus-entzunezko testuak sortzea eta hauek aztertzea da. Eskolan, 80 eta 90 hamarkadetan modu inpartzial
batean txertatu zen.
- ALFABETIZAZIO TEKNOLOGIKOA EDO
DIGITALA: Alfabetizazio honen
helburua, trebetasun desberdinak bereganatzea da, informatika esparru
teknologiko desberdinetan erabili ahal izateko: ordenagailu pertsonalak,
interneten nabigatzea, sofware eta hardware-a erabiltzen jakitea … Eskolan 90.
Hamarkadan pixkanaka txertatzen joan zen, eta egun oraindik dirau.
- ALFABETIZAZIO INFORMAZIONALA: Alfabetizazio honen helburua, trebetasun
desberdinak bereganatzea da, informazioa bilatzen, aukeratzen, aztertzen eta
berregiten jakiteko.
- MULTIALFABETIZAZIOA:
Gizarte multimodal batek ikasleak prestatu eta hezi egin behar ditu, egungo
gizarteak eskaintzen dizkigun medio eta hizkuntza kulturalak erabiltzeko.
KONPETETZIAK INFORMATZEN IKASTEKO,
ADIERAZTEN IKASTEKO ETA KOMUNIKATZEN IKASTEKO
INTERNET,
KONSTRUKTIBISMOA ETA HEZKUNTZA BERRIKUNTZA
Irakasleek dituzten hezkuntza erronkak teknologia
digitalen nonahikotasunaren aurrean hurrengo ideia hauetan laburbildu daitezke:
Ikasleriak
informazio gehiegi du --> Gaur egungo ikasleak, aurreko hamarkadetakoekin
konparatuta,etengabe informazioa lortzen dute, telebista, internet, zinema,
iragarki edota irratiaren bitartez, horrela, gertakizun honek, informazioaren
saturazioa sorrarazik. Hau dela eta, eskolaren erronka, ikasleak duten
izugarrizko informazioa, hautatzen jakitea, analizatzen eta kontrastatzen irakastea
da. Lortutako informazio hori, ezagutza ulergarri eta esanguratsu batean
bihurtzeko.
Azken batean, irakasleei irakastea IKT-ek
helarazten diguten informazioa erabiltzen jakitea modu zentzudun eta kritiko
batean.
- Irakasleek
onartu behar dute dagoeneko haiek ez direla informazio iturri bakarra. Halaber,
teknologia berriak nerabeek helduek baino hobeto ezagutzen eta erabiltzen dituztela --> Orain arte, ikasleek informazio gehiena
irakaslearengandik edo liburuetatik lortzen zuten. Egun, interneten bitartez,
azkar batean, irakasleak eta liburuak esandako kontrastatu dezakete.
- Irakasleak
informazioa helarazi beharrean, ikasleek teknologia berrien bitartez egiten
dituzten ariketak gidatu, antolatu eta berrikusi behar ditu.
- Ikuspuntu
konstruktibista batetik, ordenagailuen bitartez irakastea eta ez klase
magistralak liburuekin. Modu honetan, ikasle guztiak memento berdinean ariketa
berdina eta haien ezagupenak handitzen egongo dira.
-Teknologia
berriak erabiltzea, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua kolaboratzailea izan dadin
eta ez indibidualista. Horrela, ikaskuntza kolaboratiboa izan dadin, bai gelako
beste ikasleekin baita geografikoki beste kokapen bat duten pertsonekin,
internetaren bitartez.
HEZKUNTZA EREDU BERRITZAILE BATEN BILA:
DEKALOGOA IKASGELETAN IKT-AK ERABILTZEKO.
1-
Garrantzitsuena
beti hezigarria (lo educativo) da eta ez teknologikoa. Irakasle batek IKT-en
erabilera planifikatzen duenean, beti kontuan izan behar du ea zer ikasiko
duten ikasleek horren bitartez eta
noraino ikasgelan teknologiaren
erabilerak hobetzen duen ikasgelan
ematen ari den ikaskuntza-irakaskuntza prozesu hori.
2-
Irakasleek
kontuan izan behar du IKT-ek ez dutela botere magikorik ikaskuntza-irakaskuntza
prozesuan, eta gainera, hauen erabilerak ez duela berrikuntza ekarriko
bat-batean. Hots, ikasgelan ordenagailuak erabiltzen dituen irakasle batek ez
du esan nahi beste irakasleak baina hobea denik edota horregatik ikasleak
motibatuagoak edo interesatuagoak egongo direla ikasteagatik.
3- IKT-ak
ikuspegi konstruktibista batetik erabiltzeak aurkikuntzaren bitartez
ikaskuntza-irakaskuntza prozesua ahalbidetzen du.
4- IKT-ak erabili behar dira ikasleek ikasten
dutenean hauen bitartez “gauzak egiten”. Musika entzutea, bideoak ikusi, beste
pertsonekin komunikatzea, debate birtualak egitea…
5- IKT-ak
erabili behar dira bai indibidualki lana egiteko baita taldean lana egiteko,
modu presentzialean nahiz birtualki (internetaren bitartez).
6-
IKT-ak
erabiltzen ditugunean argi izan behar dugu, alde batetik, zein helburu eta
eduki landu nahi ditugun, eta bestetik, zein konpetentzia ahalbidetu nahi
ditugun.
7-
Oso
garrantzitsua da, ondo antolatuak izatea denbora eta ariketak.
8-
IKT-en
erabilera ez du jarduera bakan bat izan behar, hau da, hauen erabilera
integratua egon behar da curriculumeko eduki eta helburuekin.
9-
Multialbabetizazioa
garatu egin behar da IKT-en erabileraren bitartez.
10- Multialfabetizazioarerkin
lotura duten jarduerak garatu egin behar dira.
IRAKASLEEN PRESTAKUNTZAKO ALFABETIZAZIO
DIGITALA
Hemen irakasleak
bere konpetentzia digitalak garatu eta hobetzeko plan eta ekintzak ageri dira.
Horretarako, lehendabizi teknologiak suposa dezaken erronka aipatzen du, eta
hortik, irakasleak eduki beharko lituzkeen oinarrizko konpetentziak ateratzen
dira, alfabetizazio digitalarekin zerikusia dutenak eta irakasle batek eskuratu
beharko lituzkeenak.
Irakaskuntzaren aldaketa IKTei dagokionez
IKTen integrazioa
eskolan prozesu luze eta zaila da, askotan irakasleen prestakuntza faltarekin
lotutakoa. Horregatik, etengabe aldatzen joan dira hauen prestakuntzarako
programak. Hasieran, tresnen maneiuan oinarritzen ziren, adituak sortuz eta
ikaskuntza berdin jarraituz. Benetako prestakuntzak, berriz, egunerokotasunean
egon behar du oinarrituta, ez baita nahikoa digitalki alfabetizatuta egotea,
beti ikasteko eta aldaketei egokitzeko prest egon behar baita irakaslea, IKTak
modu bortitzean eraldatzen baitira IKTak.
Baina, irakasleen
arazoa gizartearen aldaketa azkarra izan da, beraiek modu batean hezi baitira
eta hezkuntzaren mundua beste ikuspuntu batetik ikusten dute. Beraz, hau aldatu
beharra dago irakaskuntza metodoak berrituz IKTen beharra sentitzen hasteko.
Gainera, teknologia
guztiz integratzeko, hezkuntza alderdi guztietan eragin behar du, esaterako
komunikazio, curriculum eta ebaluazioan.
IKTen erabilpen estandarizatua: irizpide eta adierazleak
IKTen aurrerapenak,
tresna hauek erabiliz beraien produktibitatea hobetu eta ikaskuntza prozesuan
teknologiak ezartzearen garrantzia ulertzeko gai izango diren irakasleak behar
ditu. Hau bultzatzeko, hainbat herrialdeetan prestakuntza profesionalerako
hainbat estandar sortu dituzte. Eragin handien eduki eta gehien zabaldutakoak
NETS (National Educational Technological
Standar) proiektuan eman ziren, irakasleen konpetentziak garatze aldera
laguntzen duena, teknologiaren gizarteak eduki ditzaken erronkei aurre egiteko.
Europako herrialde
askok etorkizuneko irakasleen prestakuntzarako gomendio ofizialak dituzte,
baina ez da beti ezagutzen edo gaitasunen tipologia zehazten. Herrialde askotan, berriz, garrantzia bera ematen zaie IKTak erabiltzeko
irakasleek dituzten gaitasun pertsonalei eta asmo pedagogikoak menderatzeari.
Garapen
proposamenetatik Standards for the Award
of Qualified Teacher Status nabarmendu
daiteke konpetentzien deskribapena eskaintzen baitu.
Beste alde batetik,
ikasgai zehatz batzuk azaltzeko IKTak nola erabili azaltzen duen plan bat sortu
da, non kurtsoa bukatzean irakasle guztiak tresna eta baliabide ezberdinak
aukeratu eta erabiltzeko gai izan beharko lirateke, ikaskuntza bultzatzeko.
Beraz,
prestakuntzaren helburu nagusiak ondorengoak dira:
- Gaiarekin eta ikasleen adinarekin bat datorren software eta tresna teknologiko aproposak erabiltzeko gai izan beharko dira.
- Irakasten dituzten gaietan garrantzitsuak diren software eta tresna teknologikoak aztertzea.
- Teknologiaren erabilpen aproposa ziurtatzen duten ariketak proposatzea.
- Ikaskuntza-irakaskuntza eremuan
teknologiaren erabilpena ebaluatzea.
Irakasleen alfabetizazio digitaleko eredu bateratu baten
bila
Aurretik aipatutako
estandarrak, teknologia eremu pedagogikoaren barruan ulertzeko mapa kontzeptual
baten barruan integratuta egon beharko luke. Horrela egin zuen UNESCO-k
2004ean, irakasleen gaitasunetan IKTak aplikatzeko:
Beraz, alfabetizazioaren
hasierako prestakuntza eta prestakuntza jarraituak ondorengo 8 ardatzen
inguruan zehaztu daitezke:
1. Konpetentzia pedagogikoak. Teknologiak
ikuspegi pedagogiko batetik aplikatzea ahalbidetzen dute. Irakasleak IKTen
erabileran aditu bihurtzearekin batera, testuinguru pedagogikoan lan egiteko
eta ebaluatzeko geroz eta behar gehiago nabarituz.
2. Sinesmen epistemologikoak. IKTen
integraziorako arazoetariko bat irakasleek teknologiaren erabilpenaren inguruan
daukaten sinesmena da. Hortaz, garrantzitsua da irakasleriak ikaskuntza
prozesuaren bat egiten duten teknologiak hautatzea.
3. Elkarlana eta sareko lana. IKTak
ikasgelan eta bertatik kanpo lan egiteko mila aukera eskaintzen ditu.
4. Ikaskuntzaren osagarritasuna. IKTak
eskola barruko ikaskuntza formala eta kanpoko bizipenak lotzeko balio du ere,
honela eskolatik kanpo ikasteko aukerak bultzatuz.
5. Konpetentzia teknologikoak. Hau ez da
bakarrik informatikako programen ezagupenekin garatzen, gaur egun eduki
ezberdinekin erabili ahal izateko material zabalak daude. Hortaz, teknologia
egokien aukeraketa irakasleek eduki beharreko ezagutzen barruan dago.
6. Garatze profesionala. Irakasleek beraien
garapenerako konpetentziak sustatu beharko ditu
7. Alderdi etikoak. Oso garrantzitsua da
parte hartzaileek eduki behar duten ardura.
8. Alderdi emozionalak. Oso garrantzitsuak
dira. Batzuetan, irakasleek ikasleek berak baino gehiago dakitenaren beldurra
eduki dezaketen arren, hau gainditu eta bere gaitasuna teknologia
instrumentalean soilik ez dagoela argi eduki behar du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario