3.GAIA: LANKIDETZA (SEGIDA 2)



  •      Web 2.0: gogoeta kritiko bat

Batzuen arabera, web 2.0 ez da Interneten era berri bat, baizik eta web 1.0n garatutako kontzeptual eta teknikoen hobetze bat. Adibidez AMAZON, 1995tik internetetik liburuak, musika, etb erostea ahalbidetzen duelako. Horrez gain, kritika “larriena” inpaktu soziala litzateke, Keen-en arabera, nartzisismo digitalari kultu bat sortu delako. Zentzu horretan, erabiltzaile guzientzat interneten dagoen informazio guzia baliozkoa da, hala ez delarik. 
Edukiak sortu, aldatu eta elkarbanatu ahal izateak ikaskuntzaren prozesuan autonomia garatzen du, baina aldi berean, egia eta gezurra dena desberdintzen jakitea zaildua da. Zentzu horretan, gaur egungo irakaslegoak paper garrantzitsua jokatzen du honen ikaskuntzan : irakaslegoaren rol berria aipatzen ari gara. 

 


WEB 2.0: HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZARAKO SAREKO TRESNAK


I. SARRERA


1.1.Testuinguru eta teknologiako alderdiak 

Tim Berners-Lee-k World Wide Web sortzearekin batera sareko sarbidea sinplifikatu eta gaur egungo komunikazio garapenaren oinarriak ezarri zituen ondorengo arrazoiengatik:


1) Dohaineko sarbidea duen teknologia bezala zabaldu zen

2) Kudeatze sistema zentralizatu eta informazioa partekatu eta trukatzen duen komunikazio tresna bezala sortu zen

3) Lehen nabigatzailearen sortzearekin eta HTML programazio hizkuntzaren ondorioz sorturiko sare eskuragarria


Honen bitartez informazio masiboaren produkzioaren ondorioz markaturiko etapa bat hasi zen, inoiz baino indibidualizazio eta pribatutasun gehiagorekin. Beraz, hau lehenengo komunitate birtualen sorkuntzaren eta ezagutzaren produkzio aktiboaren garaia da, nahiz eta informazio eta aplikazioen sortze eta produkzio hau ez egon guztien eskura.


Puntu com enpresen boom-a eta ondoren 2000. urtearen hasieran eman zen beherakada agerian utzi zituen sarearen ahultasun eta indar puntuak. Honen ondorioz, sareko informazioaren eskuratze, sortze eta produkzioa denen eskuan geratu zen, eta horregatik, ezagutzen da etapa hau ondorengoa bezala: Ezagutza libre, parte hartzaile eta  Web 2.0.


Ondoren azalduko ditudan Web 1.0 eta Web 2.0-ren arteko desberdintasuna, teknologikoa baino komunikatiboagoa da. 


            1.1.1.Web1.0-a edo sareko garapen komunikatiboaren lehen fasea
Sarearen lehenengo urratsak 60. hamarkadan eman ziren lehenengo nabigatzaileen garapenarekin batera, baina urratsik handiena 90. hamarkadan eman zen WWW-aren sortzearekin batera. Baina, Web honek eskuratutako informazioa kontrolatzeko aukera ematen zuen arren, ez zuen onartzen informazioaren aldaketarik, eta hortaz, ezagutzaren elkar eraikuntza. Hortaz gai, Web 1.0-a informazioaren irakurketa eta eskuratze sarea kontsideratzen zen, norberak sarean publikaturiko informazioa bere egiteko gaitasuna eskatzen zuena. 


          1.1.2.     Web 2.0-a edo sareko garapen komunikatiboaren bigarren fasea
Irakurketa eta idazketarako sare berri hau, O´Really-k (2005) Web 2.0 bezala izendatu zuen, sare komunikatiboari aldaketak eta aurrerapenak eskainiz, erabiltzaileen arteko parte hartze handiago bat onartuz. Hortaz, wiki (elkarlaneko tresnak), blogak (gehiegizko informazioaren aldaketa) eta sare sozialak (komunikazio tresnak) bezalako tresnen bitartez Web 2.0-a pertsonen sarea, datuen saretik desberdintzen ahalbidetzen digute.  


I. SAREKO BALIABIDEEN SAILKAPENA

Irakaslearen eginbeharra  ikasleen gaitasunekin, garatu beharreko konpetentziekin eta erabiliko diren metodologia eta estrategien araberako egoera didaktiko bat sortzea izanik, Web 2.0-ko tresnak biltzen dituzten katalogoak daude. Esagun eta erabiliena Go2Web20 da, baina hau etiketa batzuen arabera antolaturik dago, eta ez irizpide batzuk kontuan hartuz, lana zailtzen duena. 

Zenbait autore desberdinen ekarpenak kontuan hartuz sareko tresna eta zerbitzu desberdinen sailkapena ageri da jarraian, ondorengo irizpideei jarraiki:


        2.1.Espazio-denboraren araberako sailkapena

Sailkapen hau egin ahal izateko egoera komunikatibo desberdinak bereizi eta hauen araberako tresna, teknologiak eta baliabideak bereizi behar dira (ondorengo sailkapenean erabiltzen diren terminoak Martin Sanchez-ek (2007b) proposaturikoak dira): 


a) Komunikazio sinkronikorako tresnak. Solaskideak toki geografiko desberdinetan egongo dira, baina komunikazio tarte bat partekatuko dute, aldibereko mezuen partekatzea baimentzen duena. 
b) Komunikazio kuasi-sinkronikorako tresnak. Une berdinean konektaturiko bi subjektu edo gehiagok, idatzizko kodigoen bitartez sorturiko mezuak banatu eta jasotzea (adb.: chat).
c) Komunikazio asinkronikorako tresnak. Komunikazioa ematen da nahiz eta subjektuak toki eta denbora berdinean ez egon (adb.: korreo elektronikoa).
d) Komunikazio para-sinkronikorako tresnak. Toki berdinean (kasu honetan ez da fisikoa izan behar), eta denbora tarte desberdinetan ematen den komunikazioa (adb.: pdf eta e-books).


2.2.Erabilitako sistema sinbolikoaren araberako sailkapena

 Ikaskuntza kontestu batean baliabideen integraziorako bi irizpide kontuan hartu behar dira: ikaslearen ezaugarriak (adina, aurre ezagutzak, garapen ebolutiboa, etb) eta erabilitako sistema sinbolikoa. Horren haritik, web baliabideen klasifikazio bat proposatu da. Horien artean, web baliabide textualak eta bisualak bereizi daitezke (Solano y Lopez, 2007). 


a) Web baliabide textualak: komunikazioa, publikazioa eta informazio bilaketa

1.Informazio bilketarendako baliabideak: web orrialdeak, komunikabide digitalak, bilatzaileak, etb.

2.Edukien edizioa eta publikazioa: blogak, wikiak, orrialde editatzaileak, etb.

3.Komunikaziorako baliabideak: chat delakoa, e-mailak, sare sozialak (haurren adinari ez egokituak)



b) Web baliabide bisualak: irakurtzen ez dakitenei zuzendutako baliabideak dira non kode sinbolikoa erabiltzen den.

1.Informazio bilketarendako baliabideak: irudietan oinarritutako web orrialdeak, irudien bilatzaileak, ipuin interaktiboak, Picasa, Youtube, bezalako guneak.

2.Edukien edizioa eta publikazioa: irudiak sortzeko programak (Paint), bideo muntaketa programak (Kerpoof), haurrei zuzenduriko ofimatika aplikazioak (00o4kids).

3.Komunikaziorako baliabideak: bideo konferentzia, haurren sare soziala (Kidswirl), taldean marrazteko aplikazioak (flockfraw), etb.



2.3.Erabilera edo hezkuntza funtzioaren araberako sailkapena



Erabilera desberdinak ordenatzen dira: Informazioaren transmisioa, informazio bilketa, informazioa sortu eta editatu, ikasleen parte hartzea eta komunikazioa, ebaluatzek eta motibatzeko instrumentua.


2.3.1      Irakasleen erabilpenerako baliabideen sailkapena



Web 2.0 baliabideak:


Web 2.0 baliabideen erabilerari buruzko katalogoak 21 kategoria desberdin desberdintzen ditu: agregatuak, biltegiratze edo memoria, audioa eta podcast-ak, blogak, bilatzaileak, komunikazioa, online-ko kurtsoak, filtro sozialak, argazkiak, grafikoak eta diagramak, mapak, markatzaile sozialak, mikroblogging-a, musika, online-ko ofimatika, orrialde nagusiak, aurkezpenak, sare sozialak, bideoa eta telebista, wikiak eta irudien trataera.


2.3.2      Ikaskuntzarako tresnak


Jane Hartek 2009an, ikaskuntzarako 10 balibide lsita batean bildu zituen. Hala ere, %70a librea da baina ikaskuntzarako erabilgarrian izan daitezkeen baliabideen oinarri bat ekartzen dute. Horren haritik, Top Tools 2009 osatu zen, non gehien erabilitako 100 baliabideak agertzen diren. Garrantzitsuenak hauek direlarik: twitter, delicious, google, google reader, youtube, google docs, wordpress, slideshare, google bilatzailea,  Mozilla Firefox eta Skype.


a)      Hezkuntza baliabideak: sormena, elkarbanaketa, ikaskuntza segipena (Moodle, Jing, Elgg).

b)      Live Tools : momentuan berean (errealean) bilerak antolatzeko soinu eta irudiekin (Adobade Conect Pro, Dimdim, etb).

c)      Dokumentu eta aurkezpen baliabideak: pdf dokumentuak partekatu, e-Books aurkezpenak, Word edo Open office testuen idazteko, Power point irudiak eta testuak lotzeko, Prezi, Google Docs ideien mapa osatzeko.

d)      Blogak, wikiak eta orrialdeen baliabideak: blogen sorrera (wordpress, blogger, edublog), web orrialdeak (google site, adobe flash, adobe dreamweaver) eta wikiak (PB works, wikispaces, wetpaint).

e)      Irudi, soinu eta bideoen baliabideak: irudiak sortu eta editatu, avatarrak sortu, audio artxiboak, screencast, (Photoshop, Paintshop Pro, Picnik), irudien artxiborako (Picasa, Flickr), audio (Itunes) eta bideorako (Youtube, Teacher Tube), audio editorea (audacity).

f)       Komunikaziorako baliabideak: emailak (gmail, Microsoft Outlook), Skype, sare sozialak.

g)      Microblogging: Twitter adibidez.


h)      Lankidetza baliabideak: egutegi konpartituak, mapa kontzeptualak, noten konpartitzea (Delicious, Google Calendar, Wikipedia, Google Map, FriendFeed, MindMeinster eta Bubbl.us).

i)        Sare sozialak eta kolaboraziorako espazioa: sare publikoak eta pribatuak, espazio sozialak (Facebook, Linkedln, Google Aps, etb).

j)        Produktibitate pertsonalerako baliabideak: Dropbox, Google eta bere nabigatzaileak.

k)      Ikaskuntzarako balio duten mugikorrak: iPhone, iTouch, BlackBerry, Android (internet dutenak).

l)        Nabigatzaileak, irakurgailuak eta irakurleak: web gunetik nabigatzeko eta edukien eskuratzeko (Google, Dropbox, etb).


No hay comentarios:

Publicar un comentario