Teknologia berriak garatzen doazen
heinean, gizarteko eragileek ere egokitu behar dute, hauen erabilpena
kontrolatzeko. Izan ere, azken urteotan hezkuntza sistema
eraldatzen hasi da geroz eta teknologia gehiago sartu baitira :
ordenagailuak, proiektoreak, argazki kamarak, arbel digitalak, etb…
2000.urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko eskoletan,
Hezkuntza sailak PREMIA I plana diseinatu zuen, hots, hezkuntza esparruan
Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) bultzatzeko ekintza. 3 urteetan
zehar, ikastetxe publiko guzietara iritsi zen azpi egitura gisa, hau da, ikastetxean oinarrizko sare lokala instalatzea, hornidura informatikoa
bermatzea, konexio azkarra zirutatzea eta baliabide zaharkituak berriztea.
2005-2007 urteetan berriz, PREMIA II plana bultzatu zen, beste atal batzuk jorratuz, hauek izanki ikastetxeetako sare lokala gela arruntetara zabaltzea, ekipamendu informatiko berria eskeintzea, beti ere konektibitatea hobetuz eta zerbitzuak plazaratuz.
2008tik aurrera, PREMIA III plana
aurrera eraman zuten, teknologiei egokituz eta hezkuntza sistema digitalki
hobetzeko nahian. Atalak garatu dituzte ordea, izan ere, oinarrizko hornidura
informatikoa eredu bilakarazi nahi dute, baliabideak berrituz. Irakasle zein
ikastetxeentzat aplikazio eta posta elektronikoak (hezkuntza.net) sortzea,
laguntza zerbitzuak eskeiniz.
Baina, 2010-2013tik landa, xede
berri bat planteatu zen, hau ESKOLA 2.0 deiturikoa. Lehen Hezkuntzako 5.
mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz,
irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak
sortuz. Honek helburu desberdinak uztartzen ditu, hala-nola,
ohiko ikasgelak ikasgela digitalak
bilakatzea, irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea, ikasgeletako metodologia
aldaketari laguntzea, eten digitala murriztea, lan dinamikoa, partehartzailea,
beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea eta Heziketa Kalitatea
Hobetzea. Horren harira, Sare Hezkuntza Gelan
proiektua sortu zen baliabide digitalak gelan erabiltzeko, irakasliaren
prestakuntza baliabideak gelan erabiltzeko edota sortzeko eta material berriei
usatzeko asmoz.
Horrek denak, irakaslegoaren
formakuntza aurreikusten du eta kostu bat duenez diru laguntzak eskeiniak dira
hain zuzen, irakaslearia formatzeko zein baliabideen sormenarako.
Ildo horri jarraikiz, EAEn
Hezkuntza Berrikuntza eta Formakuntzan laguntzeko zentroak, hots,
berritzeguneak plantan ezarri dira 3 lurraldeetan zehar. Azken hauek,
irakaslegoa formatu, prestatu zein ikastetxeak aholkatzeko prestatuak dira.
Hezkuntza sailak, ikasleak informatika arloan
gaitasun digitala, hau da, informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea,
komunikatzea eta informazio hori jakite bilakatzea, garatzea du helburu. Derrigorrezko
hezkuntza bukatzen dutenean ikasle guztiek Ikasteko Ingurune Pertsonala (PLE)
izan beharko lukete.
No hay comentarios:
Publicar un comentario