Zelatatuak eta zelatatzaile gaiari hasiera emateko, Jeremy Bentham-ek sortu duen espetxe eraikuntza aztertu dugu, hau Panoptikoa deitzen da. Azken honek bi ezaugarri nagusi ditu, batetik presoak, semiesfera moduko zeluletan sarturik eta bestetik zaindari edo behatzaileak erdialdean den dorre batetik presoak zaintzen. Presondegi honen zelulak transluzidoak ziren, hots, argia sartu eta atera daiteke, beraz, zelatatuek ez dituzte zelatatzaileak ikusten. Modu horretan, presoak badaki edozein momentutan behatua izan daitekeela baina ez daki noiz ezta nola ere.
Benthamek Panoptikoa mundu digitalarekin konparatzeko erabili zuen, zelatatu gisa ez dakigulako nehoiz noiz zelatatuak garen nahiz eta zelatatzaileek inguratu.
Ondotik, gaiarekin segitzeko, taldeka zelatatzaile zerrenda bat osatu genuen, bakoitza noiz zelatatua sentitzen den azalduz. Denen artean komentatu eta gero, bideo bat ikusi genuen, egoera horien aurrean izan ditzazkegun erresistentzia motei erreparatuz. Taula honen bitartez emaitza :
NORK
|
NOLA
|
ERRESISTENTZIAK
|
Facebook
|
Sortze data, helbidea, sexua, telefonoa, email-a
|
Informazioa ez ematea, pribatasun neurriak, profil
asmatuak, makillajea
|
Kaleko kamarak
|
Intimitatea kendu
|
|
Whatsapp
|
Tic bikoitza,
informazioaren gordailua, azkeneko konexioa, argazkia, lokalizatzailea
|
Azken konexioa ez
ikusteko aukera, zure informazioa ez ikusteko aukera seinalatu
|
Google
|
Bilaketen erregistroa,
bilaketak
|
Ghostery, Adblock, informazioa
ez ematea
|
GPS
|
Posizionamendua
|
|
Supermerkatu txartela
|
Erosketen erregistroa noiz, diru sarrerak
|
|
Movistar
|
Deiak kontrolatzen, datu pertsonalen kontrola,
adina, erabilerak
|
|
Egela
|
Sarreren kontrola
|
Bat sartzea bakarrik gero dokumentua elkarbanatuz
|
Peajeko gailua
|
Erabilera, kontrola
|
Ondoren, ¿Por qué me vigilan, si no soy nadie? bideoa ikusi genuen non Marta Peiranok gizabanakoaren mugimenduen kontrola frogatu zigun Maltes izeneko pertsona baten adibidea hartuz. Izan ere, kontziente ez garen arren, gure mugikorrak etengabe informazioa igortzen dio hurbilen duen antenari. Datu hauek kontu publikoarekin lotuz, eguneroko bat sor litekeen : noiz, norekin, zer egin duen, non ibili den, etb.
Gure mugikorrekin gauza berdina gertatzen da, kontrolpean bizi garenez edonork jakin dezake gure momentuko lokalizazioa zein egiten ari garen jarduera. “La
mejor manera de controlar a una civilización es que no sepa que es controlada”.Azken finean, kontrolatuak garela jakin arren, ez dugu erabateko kontzientzia honek dakartzan arriskuez. Hala ere, bakoitza bere intimitateaz zein pribatasunaz jabetu behar da, zer informazio pasarazi nahi duen kontrolatuz.
Pribatasunaren inguruko beste bideo bat ikusi genuen, Las redes y los datos : una perspectiva critica. Bideo hau, sare sozialen inguruan ari da ; ba al dakigu sare sozial baten, facebook-ena adibidez, zeintzuk diren pribatasun neurriak? Nori ematen diogun gure buruari buruzko informazioa? Eta honekin, zer erabilera izango duten? Jakina da, twitter, edo facebook bezalako sare sozialetan izena ezartzen dugunean ez dizkiogu gure buruari galderarik pausatzen, eta maiz "Bai, ados nago" -ren gainean klikatzen dugu irakurri gabe ere ez.

Horrez gain, bideoak salatzen du nola sare sozialen produktu bihurtzen garen, hau da, gure informazioak erabiliaz negoziak burutzen dituzte. Ondoriozta dezagu beraz, sare sozialak komertzio kapitalistak direla ; merkatuan gertatzen den gisan produktuak ahalik eta eraginkorren erabiltzeko asmoa dutelako. Honen aurrean, erresistentzia mota batzuk agertu dira sare neutrala edo software librea (Ghostery, Adblock +) besteak beste, hauek, pribatasuna ziurtatzen dute.
Ene iritziz, egunez egun geroz eta gehiago murgiltzen ari gara mundu digitalean : geroz eta ordenagailu zein mugikor performenteagoak, zeinarekin edozer gauza egin daitekeen. Baina ez gara teknologiak dituen arriskuetaz arrunt jabe; izan ere zeintzuk diren badakizkigu baina ez dugu kontzientzia hartu horrek dituen ondorioetaz, eta haratago, ez dakigu zer nolako erresistentzia mota burutu. Beraz, arriskuak saihestu arren, facebook sare sozialari zein movistar plataformari gure informazioak ematen segitzen dugu. Garrantzitsua iruditzen zait, hezkuntza munduan, teknologia berri hauek irakasteko momentuan, erabilera egokia izatea, dena digitala bihurtzen den mundu honetan haurra horretaz jabe egon behar da, bere buruaz, intimitateaz eta pribatasunaz erabat jabe eta bakoitzak bere burua kontrolpean ukan dezala sinestarazi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario